Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Bloga Bigarren epaiketa eguna: debekuen gainetik, kurdueraz

Bigarren epaiketa eguna: debekuen gainetik, kurdueraz

Jon Abril 2010/10/19
Kurdistango 151 agintariren kontrako epaiketak bigarren eguna izan du gaurkoa. Aunitzez ere ikuskatzaile gutiago, eta epailearen jarrera argia hizkuntza kurduaren kontra.

Goizeko 8:30etarako (7:30ak Euskal Herrian) epaitegiko atarian ginen. Atzo baino polizia gutiago, baina halere, hiru kontrol pasa behar izan ditugu. Katxeoa lehenbizi (gailu elektroniko guztiak aurrez kanpoan utzi behar izan ditugu, debekatua dagoelako epaiketaren irudirik edo grabaziorik biltzea), detektagailua bigarrenik, eta identifikazioa eta katxeoa azkenik.

9:00etan hasi behar zuen epaiketak. Kurdistango ohiko puntualitatez hasi da, 10:30etan. Hunkigarria hagitz: familiarrek preso daudenak ikusi ahal izan dituzte. Baina ez eurekin hitzik egin, are gutiago ukitu, polizi kordoi zabala dagoelako tartan. Epaiketa hasi bezala, epaileak argi utzi du ez duela onartuko auziperatuek kurdueraz egitea. Banan bana aulkitik igo eta mikrofonora hurbildu behar izan dute 151 auziperatuek, euren karguak, izen-abizenak, helbideak, egoera zibila eta bertze galdera batzuei erantzutera. Guztiek hitz egin dute kurdueraz. Denek ez dituzte galderak erantzun. Epaileak kurdueraz deklaratzea debekatu die, baina guztiek hautsi dute debekua, eta euren ama hizkuntzan aritzeko eskubidea aldarrikatu dute.

Epaiketaren funtsera ez dira sartu, baina hizkuntzarekiko jarrerak nabarmen azaldu du zein den egoera hemen.

Epaiketak aurreikusitakoa baino luzeago joko du. Epaiketak ez du itxura onegirik, baina bertako jendearen, eta bereziki auziperatuen animoak izugarri ongi daude. Epaiketa politikoa da, tamalez. Justizia horrelakoa bada, bistan da nolakoa den injustizia!

 

 

ktemcfxx -(e)k dio:
2011/04/08 13:12

9Xxos4 <a href="http://zyhfhxngzdfi.com/">zyhfhxngzdfi</a>, [url=http://wkfthcnzjmay.com/]wkfthcnzjmay[/url], [link=http://tuyclnrbgtrw.com/]tuyclnrbgtrw[/link], http://neftgxbgjspo.com/

Iruzkina gehitu