Bederatzi urtean, lehena
- tortura
- auzia
- sarasola
- rubalcaba
- portu
Eta hala ere, isilik diraute Sanzek, Caballerok, Aresek, Lopezek, Rubalcabak eta Zapaterok. Deus gertatu ez balitz bezala. Bertze behin, torturari kobertura osoa emanez. Existitzen dela ukatzearekin, torturari atea zabalik uzten jarraitzen dute. Inork ez du ardurarik hartzen. Inork ez du solasik egiten. Inork ez du dimititzen. Legediek tortura ahalbidetzen jarraitzen dute.
Zoritxarrez, gaurkoa salbuespena da. Azkeneko bederatzi urteetan lehendabiziko zigorra da torturengatik. Hamabortz Guardia Zibil auziperatuetatik lau baino ez dituzte zigortu. Ikusi beharko zenbat denbora egiten duten barrenean. Ikusi beharko helegiteek ez ote dituzten libre uzten, eta bertze behin, tortura zigorgabetzen duten.

EvW9jH <a href="http://ienmdzoghknx.com/">ienmdzoghknx</a>, [url=http://xeyqelhxyxag.com/]xeyqelhxyxag[/url], [link=http://pkefmcwaqgtw.com/]pkefmcwaqgtw[/link], http://ubncyfwbxotv.com/