Abstentzio kritikoa, konfiantza botoa
Gauden egoeran, 2011ko aurrekontuak luzatzea, sarreren eta gastuen arteko desoreka oraindik gehiago areagotuko lukeelako. Jasanezina bihurtuko litzakeelako egoera, batik bat gure lurraldeko kontu ekonomikoak.
Hainbatetan esan dugu, eta gaur ere berresten gara, Ezkerraren helburua ez da izan behar, defizita murriztea. Baina ulertzen dugu, Foru Aldundiak aurreko gobernu neoliberaletatik heredatu duen egoera finantzieroa bereziki zaila dela eta etengabeko zorpetzeari muga jarri behar zaizkiola, foru instituzioek hondoa jo ez dezaten. Baina ezin gara gotortu ere jasotako heredentzian.
Aurrekontu hauek inflexio puntu batean kokatzen ditugu. Transizio fasean. Eta espero dugu, benetan, 2012garren urtea izango dela norabide berria finkatuko duen urtea eta horren isla izango direla 2013rako aurrekontuak.
Badakigu aldaketa momentuak zailak direla, are gehiago gauden egoera ekonomikoa ikusita.
Zaharra ez da oraindik hil eta berria ez da oraindik jaio. Horrexagatik, gure abstentzioak ikuspegi kritikoa adierazteaz gain, konfidantza bozka ere izan nahi du. Foru gobernu berriari adierazten diogun konfidantza bozka.
Saiatu ginen gure zuzenketen bidez aurrekontua hobetzen, baina emaitza ez zen gure gustokoa izan. Hala ere, pozten gara aurrera atera ahal izan ditugun lau zuzenketa horiei esker uholdeak kaltetutako nekazal ustiapenak, garraio publiko gabezia izugarriak dituzten herri txikiak, nekazaritza ekolojikoaren aldeko apostua egin duten baserritarrak eta Goiherriko Nazioen mundu ekimena eta garatzen ari diren dokumental interesgarria nolabait sarituak izango direlako.
Gipuzkoak eta Euskal Herri osoak aldaketa behar du. Aldaketa behar dugu. Aldaketa ezkerretik. Eta aldaketaren norabidea ezkerretik bermatzeko bidea egin nahi dutenek Aralar bidelagun izango dute, gure ezkerreko ikuspegi kritikoarekin baina baita gure leialtasun guztiarekin ere.
