Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Bloga

La dignidad de la mujer pasa porque podamos decidir

Las mujeres somos dueñas de nuestro cuerpo, y nosotras decidimos sobre el mismo. Esta es una premisa básica reclamada durante largo tiempo por el movimiento feminista, pero que vista la situación legislativa y social seguimos sin poder ejercer.

Somos personas libres, tenemos derecho a decidir cómo y con quién queremos que sea nuestra sexualidad, sin imposiciones de ninguna índole ideológica y con el máximo respeto a una decisión tomada en el ejercicio de nuestra libertad. Las mujeres, además, tenemos derecho a decidir cuándo queremos ser madres ó no y tomar esa decisión solas ó con quien nosotras queramos compartirla, pero lo que no aceptamos ni aceptaremos que hombres y mujeres que piensan distinto, y digo piensan, porque en muchas ocasiones no actúan como piensan, nos impongan y coarten nuestra libertad.

La propuesta del gobierno del estado español, realizada a través de su ministro de justicia, de modificar la ley es absolutamente vergonzosa y retrógrada.  Dicen que pretenden defender la vida, la salud ó la dignidad más esencial de la mujer. Esto no es cierto porque nos obligan al aborto clandestino, poniendo en riesgo la vida de todas esas mujeres que libremente han decidido no seguir adelante con su embarazo, pero eso sí, solo para algunas mujeres porque las que económicamente puedan seguirán abortando entre sábanas de seda.

La ley de Gallardón no defiende la dignidad de la mujer, porque la dignidad de la mujer pasa porque podamos decidir, porque se nos considere personas de pleno derecho y porque nadie pueda decidir por nosotras.

Dicen que la decisión de interrumpir el embarazo convierte a la mujer en víctima de una situación de grave conflicto personal. Es una decisión difícil, pero si se toma en libertad ¿de qué conflicto hablan?. Yo como mujer sólo me siento víctima de sus imposiciones, victima de su autoritarismo que me impide actuar en libertad, me obliga a seguir adelante con el embarazo y como alternativa me dan información para que mi hijo ó hija sea entregado en guarda, acogida ó adopción. ¿Acaso esta decisión no es dolorosa para una mujer? ¿No destruye la vida de la mujer?

Pero esta ley no solo recorta derechos relacionados con la libertad para decidir cuándo y con quien queremos ser madres, también quieren acabar con el avance que sobre el papel, se realizó con la educación afectivo sexual, y de eso en Navarra sabemos mucho. La educación afectivo sexual es uno de los principales instrumentos para la prevención y promoción de la salud sexual desde diferentes ámbitos. Una educación afectivo sexual que desde una perspectiva global e intersectorial prepare a la población joven a desarrollar habilidades y capacidades que favorezcan conductas saludables y respetuosas y de esta manera prevenir  riesgos.

Necesitamos una cobertura legal, sanitaria y social para que podamos ejercer la libertad de opción sobre nuestros cuerpos, necesitamos una ley que garantice la autonomía reproductiva de las mujeres, siendo su decisión personal única causa para la interrupción voluntaria del embarazo, una ley que garantice la IVE en la sanidad publica, una ley que introduzca en el currículum escolar contenidos de educación afectivo sexual y no una ley que coarte derechos conseguidos durante muchos de lucha.

Iber-Negocio

Dani Maeztu 2014/03/28
Lo energético está de moda, por desgracia, habría que añadir. Tuvo que hacer Jordi Evole un programa en la televisión para que mucha gente se diera cuenta que un bien básico como la electricidad lleva más de 16 años en manos de un oligopolio de empresas, cuya única finalidad es tener el mayor número de ceros posible en su balance, cuando depositan sus cuentas en el registro mercantil. Aunque para ser del todo sinceros, su avaricia unida a la ineptitud de quienes gobiernan hoy en día en España, también han ayudado. Las subidas escandalosas del precio de la luz, en una época de crisis económica y social, han hecho que mucha gente se pregunte quien nos está robando a la cara. Ya se sabe, no hay nada como tocar el bolsillo a la masa silenciosa para que deje de serlo.

Así que en el ámbito político de las vascongadas, toca decir que malos son estos españoles y no hay derecho a lo que hacen con la electricidad. Como si por aquí no hubiera ninguna responsabilidad. Y la responsabilidad tiene nombres, PNV e Iberdrola. En lo político, porque el partido de “dios y los fueros” acaba de votar a favor de la Ley de reforma del sector eléctrico. Su explicación o excusa no tiene desperdicio. Algo así como, ya que de todas maneras el PP la iba a aprobar a provechamos para rascar algo para casa. Tranquilos, que nadie empieza a comerse mucho la cabeza, no han negociado el cierre definitivo de Garoña, ni un modelo eléctrico basado en la descentralización y producción renovable distribuida. Ni siquiera que no se le corte la luz a quien a final de mes elige comprar comida y no pagar la factura. Como no podía ser de otra forma, negociaron una rebaja de 50 millones en los peajes a las empresas vascas. ¿Que toda el centro e izquierda estatal, catalán, gallego y vasco votan en contra? Que más da, al igual que sus amigos  súper independentistas de CIU, el PNV sabe muy bien que la pela es la pela.

Y qué decir de la empresa eléctrica vasca, con capital mayoritario catarí. La niña bonita, con el permiso de Petronor, del partido. Como explicarle al PNV y por desgracia a miles de vascos y vascas, que su la subida de la factura de la luz está totalmente condicionada por lo que decide Iberdrola. Y por supuesto, Iberdrola decide que hay que seguir multiplicando los beneficios. Un 6,7% durante toda la crisis, con una bajada de la demanda de electricidad. Porque ella, junto con otras 4 empresas controla la producción, la distribución y gran parte de la comercialización de la electricidad. Porque Iberdrola, junto con Endesa son las que más se han llevado de la parte regulada (fija) de la factura de la luz, ya sea por las primas a la producción hidroeléctrica, al gas o al carbón. Por la moratoria nuclear etc. En definitiva, ya sea por la factura, ya sea por lo que apoquina el estado; tonto pierde, Iberdrola gana.

Por eso es muy importante que se vayan abriendo camino proyectos alternativos y populares de comercialización de electricidad. Proyectos de cooperativas de consumo eléctrico (ya se verá si también de producción) como Goiener son una chinita en el zapato del oligopolio. Pero para que esa china se convierta en un verdadero callo que le j.. destroze el pie al oligopolio, es necesario que las administraciones publicas dejen de contratar con ellos. Porque además de ser un cliente importante, trasmiten un mensaje claro a la ciudadanía, quien hace negocio a base de pisotear el interés general, lo paga. De esta manera se puede conseguir que los 1.500 socios de Goiener, se conviertan en cientos de miles de ciudadanos convencidos en que es necesario un modelo eléctrico renovable en la produccion y popular y público en la gestión.

Nafarroako maskarada

Xabi Lasa 2014/03/12
Ohi denaren kontra Euskal Herrian aurtengo inauteri hoberenak ez dira Tolosakoak izan, Iruñera aldatu dira mentura politikoaren gutiziaz. Nafarroan festa itzela bizi izan baitugu balizko gobernu aldaketaren harira eta protagonista nagusiek euren benetako aurpegia estali dute disimulu-galarik dotoreenak jantzita; inauteritako printzipioari txintxo atxikiak: mozorroa norberaren benetako izaeratik ahalik eta urrunen.

Denen artean dirdiratsuena egon da Roberto sozialista, orotan gazte eta lirain. Oilarraren mozorroa aukeratu zuen otsailaren 12an eta berehala kukurrukuka hasi PSNko egoitzako leihotik: “Ikerkuntza batzordeak akusazioak frogatzen baditu eta Barcinak dimititzen ez badu, guk kanporatuko dugu zentsura-mozio baten bidez”. Hain zegoen harro, hain hanpatu, ezen inork gutxik pentsa baitzezakeen hiru asteren buruan oilanda bilakatua ikusiko genukeela oilarra. Norbaitek dio goiz batean  “le PSOE c’est moi” oihukatzen atzarri zela oilategian. Zenbat luma eta kolore, zenbat dirdira eta lore. Alabaina, egunsentiak joan ahala oilarraren kantuak indarra galdu du, aireren faltagatik edo, eta adoregabetu zaigu, lilura oro urtu zaion arte. Nafarroatik gaindi, Madrilgo nagusi gorenen menetara makurtzen dela erakutsi digu oilar sozialistak eta gurea berriz ere merke saldu du Espainiako interesen mesedetan. Oilarra oilo, lumatu eta salda egiteko noiz eramango zain. Duintasun eske dabil orain izkinetan, dimisioa aurkezteko aski biltzen ote duen.

             Bestelako planta erakutsi du Barcina presidente andereak “Nafarroa Kapitaina”ren mozorro hipermediatikoa janztea erabakita. Antza horrekin Nafarroa Forala maltzurren eta gaizkileen erasoen aurka defendatzeko beti prest dagoen superandrea dela transmititu nahi izan du. CANeko dietak eskuratu zituenean biktimaren tankera aukeratu eta ongi atera bazitzaion ere, oraingoan oldarkorragoa agertzea erabaki du. “La Navarre c’est moi” errateraino iritsi ez arren –horretan oilarra baino azkarragoa da- argi utzi du zein den bere mezua mintzatu den guztietan: Nafarroa gaizkiaren indarrek sortutako konplot baten helburu bihurtu da, Espainiatik bereizi eta Euskal Herria delako entelekian integratzeko plan bat asmatu dute abertzaleek gure Autonomi Erkidegoa sorginez eta trollez osatutako euskal lurralde abegi gabe horren eskuetan paratzeko. Konfabulazio horretan UPN eta Barcina presidentea bera suntsitzeko helburua dago eta munduko gaiztoenen artean gaiztoenak diren EH Bildukoek, euren trikimailuez baliatuta, PSN tentela engainatzea erdietsi dute oraingoan. Presidente andereari ere, baina, egunak aurrera joan ahala, mozorroa belztu zaio eta Nafarroaren salbatzaile izatetik, PSNren borrero ankerra izatera iragan da. Madrilen, azkenean, Rubalcaba ahalguztidunak bere erregua entzun du: Estatu arrazoia lehenik.

Bistan denez EH Bildukook ere inauterietan parte hartu dugu, baina guk aukeratu ordez besteek prestatu digute mozorroa: mamuarena. Barcina andereak, Rubalcaba eta Valenciano sozialisten laguntzaz, EH Bilduren mamua Nafarroa osoan zehar zabaltzeko taktika baliatu du, gehiegikeriaraino iristea axola gabe. Batzuoi Manifestu Komunistaren lehen paragrafoa gogorarazi digu gure herrialderako testu berregokitu bat prestatua baileukan: “Mamu bat hedatzen ari da Nafarroa osoan zehar: EH Bilduren mamua. Mamu horren kontra konjuratu dira, txakur-talde santuan, Nafarroa Zaharreko indar guztiak: enpresarioak eta Opus Dei, Iruñeko Gobernua eta Madrilgoa, El Pais eta Diario de Navarra, sozialista salduak eta neoliberalak…”.

Horrela, egunak joan egunak etorri, karnabala bukatu da eta soineko faltsua kendu behar izan dugu denok. Maskararik gabekoan aurpegiak berera itzuli dira eta horra hor ondorioa: ez sozialistek ez Barcinak ez dituzte krisi politikoa konpontzeko hauteskundeak deitu, ez diote herriari hitza eman nahi, nahiz hori irtenbiderik demokratikoena izan. Horrek, noski, arrazoi bat du, izan ere oraingoan kolokan dagoena ez da Gobernua soilik, Nafarroan aspalditik ezarria dagoen botere-sistema osoa baizik, eta egoera horren onuradunak nola beren ordezkari politikoak diren UPN-PP-PSN ez daude prest gauzak egun batetik bestera aldatzen uzteko eta hamarkada luzeetan mantendu duten agintea heiek kontrolatzen ez dutenei nolanahi emateko. Larrituak daude eta eskura dituzten ahalmen eta indar guztiak mugiarazteko ordena eman dute, “Nafarroa Kapitaina” buruan dutela.

Beraz, inauteri hauetan gatazka politikoa ez da bukatu Nafarroan, hasi besterik ez du egin eta, aurten ezinezkoa bada, heldu den urteko maiatzeko hauteskundeetan mugarri garrantzitsu bat zeharkatuko du. Gauzak ongi eginez gero, Nafarroa berria eraikitzen hasteko benetako alternatiba garela sinetsita, serio eta elkarturik lan egiten badugu, ez da mozorrorik egonen gure indarrari aurre egiteko gai denik. Nafarrei beste era batez gobernatzeko benetako alternatiba garela erakutsi behar diegu tarte horretan.

Martxoak abuztu duen arren denak ez du balio

Nekane Perez 2014/03/11
Martxoak ditu atsotitz anitz, beste batzuen artean batek dio txertorik onena martxoan egiten dela, eta akaso hori izan da PSNk egin duena, txertoa prestatu. 15 hilabeteko txertoa, duintasunaren kontrako txertoa, aldaketaren kontrakoa, ilusioaren kontrakoa.

“Barcina ez badoa guk kanporatuko dugu”, halaxe erran zuten PSNkoek. Gaizki hasi ziren, erranez, arrazoiak egotekotan botako luketela baina…arrazoiak aspaldidanik daude, ez dira berriak, ez zen ikerketa batzorderik behar UPNren politika gaitzesteko.  Ez al genekien denok UPPSNko hau txiringito-politika dela? Gu kanpoan izanik ohartu gara, beraiek barrenean egon direnean askoz gehiago jakinen dute, ezta?

Bagenekien fidatzekoak ez zirenik, ez direla, baina pasa ditugu egun batzuk non sinetsi nahi genuen ez zirela berriro ausartuko, ez zigutela berriro ziria sartuko. Bitartean Madrilen zein Nafarroan ederki astindu dituzte betiko mamuak eta horrela 15 hilabete segituko dute gu ixildu nahian .

Atsotitzekin hasi eta horiekin bukatuko dut ere. Martxoak maiazten badu, maiatzak martxotzen duela dio esaera zahar batek, burura etorri zait martxoak aurten abuztu duen arren denak ez duela balio. Abuztu batean anitz ikasi genuen, martxoan oroitarazi digute, hemendik urte bateko maiatzera demostratuko dugu ixilik nahi gaituzten arren menderakaitzak izanen gaituztela. 

Desfibriladoreetaz

Rebeka Ubera 2014/02/24
Aurreko asteetan futbol-partida bat jokatzen ari zela Tolosako futbolari bat bihotzekoak emanda hil izanak berriro ere mahai gainean ipini du lehen osasun arreten inguruko eztabaida.

Bat-bateko heriotza kasuen hirutik bi ospitaletik kanpo gertatzen dira, etxean, kalean edo eta kirola egiten ari garenean. Horretxegatik oso garrantzitsua da edozein herritarrek bat-bateko heriotza arrisku kasuak detektatu eta emergentzia eta suspertze neurriak ezagutzea. Baina gaur da eguna, gure gizartean ezagutza, gaitasun horiek oso pertsona gutxik dituztela eta gizartearen portzentai oso txiki batek izango lukeela aukera larrialdi kasu batean eraginkortasunez erantzuteko. Ez baita nahikoa, desfibriladore edo eta osasun tresnak izatea edo eta derrigortzea espazio publikoetan, baldin eta hauen erabilpenaz ezer gutxi badakigu, edo eta larrialdi edo eta emergentzia kasu gehienak etxeetan, espazio pribatuan gertatzen badira, frogatua dagoen bezala.

Beraz, horregatik guztiarengatik,ondorengo Legez Besteko proposamena aurkezten dugu Legebiltzarreko Osoko Bilkuran eztabaidatua izan dadin, eta bertan eskatzen dugu:

-Hezkuntza eta Osasun sailek elkarlanean, lau hilabeteko epean azterketa bat egin dezala D.B.H.ko curriculum-ean, Osasun ohitura osasuntsuak,prebentzioa eta lehen sorospenetarako gaitasunak garatzeko estrategia eta edukiak txertatzeko.

-Abian duen Osasun Eskolaren baitan, lehen sorospenerako formakuntza txertatzea, eta Erkidegoko udalerri guztiei, formakuntza eskaintzeko programak garatzea.

-Sentsibilizazio kanpainak abian jartzea udalerrietara bideratuak, alor desberdinetan (kirol, aisialdi, hezkuntza esparruetan) esku hartzen ari diren pertsonei formakuntza tailerrak eskainiz ohitura osasuntsu eta lehen sorospen gaitasunak bereganatzeko.

-Lehen sorospenetara bideratuak dauden produktu sanitarioen erabilera eta kokapen eraginkorrena bilatuko duen azterketa egin dezala hiru hilabeteko epean, indarrean dagoen araudia egokitu edo eta hobeto zehazteko helburuarekin.

Legebiltzarraren mandatua, bete gabe

Rebeka Ubera 2013/12/19
Gaur, Urkulluren Osasun Sailak Darponen eskutik Onkologikoaren hitzarmena berritu du. Bizkar emanez martxoan Legebiltzarrak onartutako mandatuari, Onkologikoa Osasun Sistema Publikoan, Osakidetzan integratzearena, alegia. Hala ere, ez da okerrena Legebiltzarrari muzin egitea. Okerragoa da herritarrei bizkarra ematea, Onkologikoa diru publikoarekin esku pribatuetan uzteko, atea parez-pare irekitzea eta Onkologia prozesuetan, prebentzio zein tratamentuetan herritarrei behar adinako arreta ez eskaintzea.

Kutxaren obra soziala desagertzear dagoen honetan, Onkologikoaren pribatizazioa hor bertan dugunean, ikustea besterik ez Onkologikoaren egoera ekonomikoa, edo eta Onkologiko eraikineko hainbat espazio kanpo enpresei alokatzen hasiak direla, kanporatzeak.. Non geratzen da kalitatezko zerbitzua?

Orain arte, Jaurlaritzak indarrean zegoen hitzarmenaren bidez %85a finantziazio publikoa suposatzen zuen. Orain? Ez dugu inolako informaziorik, nahiz eta behin eta berriro informazioa eskatu izan dugun. Beraz, finantziazio publikoa %85a izanik, zergatik ez bideratu Integrazioa, bere momentuan beste ospitale batzuekin egin duten bezala? Nola emango diegu konponbidea, Osasun Publikoan dauden itxarote zerrendei? Mila galdera etortzen zaizkigu burura,eta egin ere egin izan ditugu. Baina erantzunik ez dugu jaso.

Hala ere, lanean jarraituko dugu Onkologikoa egon behar den tokian, alegia Osasun Sistema publikoan, integratua egon arte.

Hezkuntzako adoktrinamenduaz

Rebeka Ubera 2013/10/17
Gaur ere entzun behar izan dugu gure instituzio baten Euskal Herriko hezkuntzan gure neska-mutikoak adoktrinamendu egiten ditugula. Gaur, Iñaki Oyarzabal legebiltzarkidea aritu zaigu “adoktrinamendu nazionalistaz” lekzioak ematen. PPko legebiltzarkide bat, bai, LOMCE lege ankerra gure artera ekarri nahi duena.

LOMCE legeak suposatzen duena ondo baino hobeto azaldu du azken aste honetan gure hezkuntza komunitatearen gehiengo zabal-zabal batek. Oyarzabal jauna oroitzen ez bada, ajdektibo hauek erabili direla esan nahi diot: iruzurra, inposozioa, suntsitzailea, ingorantzian oinarritua, astakeria, homofonoa, zentalizatzailea, pribatizatzailea, frankista, porrota... Espainia aldean oso modan jarri zuten esamolde batekin laburtuko nuke nik: “Marca España”.

Gure hezkuntza sistema propioaren alde egiten dudan aldetik, curriculum propioa bultzatzea eta garatzea ezinbesteko ikusten dut.

LOMCErekin nahikoa ez, eta PPko agintariak curriculumaren aurkako gurutzadari ekin diote orain. Beti aitzakiren bat bilatu behar kontra egiteko, eraikitzen ez uzteko, deseraikitzen aritzeko, pertsonen askatasuna eta aniztasuna ez errespetatzeko.

Baina Oyarzabalek eta enparauek ondo baino hobeto dakite Euskal Curriculum-ak, Jaurlaritzak azaldu duen Heziberri 2020 egitasmoak, kilimak ere ez dizkiola egiten LOMCEren erreformari.

Curriculum-a hezkuntza komunitatearekin eraikitzea ekitearekin ados gaude, baina eragile guzti guztiekin, eta ez batzuekin. Beti aldarrikatu dugu Curriculum propioa, gure herriarentzat eta herritik sortua; gu ados gaude Hezkuntza Lege propioarean beharrarekin, nola ez. Eta prest gaude Euskal Bidea, bide propio hori elkarrekin egiteko, gure herritarren hezkuntza eskubidea defendatzeko, herritarren arteko berdintasuna bermatzeko, aniztasuna bermatzeko, gure hezkuntza kalitatea mantendu eta hobetzeko.... Azken finean, Herri eta Pertsonen askatasunean oinarritutako benetako Hezkuntza sistema izateko, gizarte juxtuago eta solidarioago bat eraikitzeko.

Baina horretarako Jaurlaritzak hainbat kontu argitu beharra dauka:

- Curriculum-a eta Lege Propioa garatzeaz gain, LOMCEri aure egiteko bitartekoak definitu eta garatzeko prest dago? Borondaterik badu LOMCE ez aplikatzeko?

-Borondaterik badu hezkuntza komunitateko eragileei babes markoa eskaintzeko Madrileko erasoaren aurrean?

-LOMCEri aurre egiterako orduan, zer esan nahi du legalitate barruan egiteak? Soilik bide juridikoetara mugatu behar dela?

Galdera hauek guztiak eginak dizkiogu Jaurlaritzari, baina oraindik erantzunik ez dugu jaso. Eta euskal hezkuntza sistemak eta euskal gizarteak erantzun horiek behar ditu berandu baino lehen.

 

 

Ausardia gutxi

Rebeka Ubera 2013/09/23
Ez da onargarria Urkulluk jakitera eman duena, zera alegia, atzeratuz 2015raino balizko edo ustezko adierazpen proposamena. Euskal Herriak hiru esparru eta hiru baldintzetan jokatzen du bere herri izatea. Iparraldean inoiz baino indar handiagoz jokatzen ari dira beren lurralde erakundearen defentsa, nahiz eta bertako indar politikoen orekak ez diren guztiz aldekoak. Nafarroan aldaketaren garaiak hurbiltzen ari direla zantzu nabarmenak daude. Baina aldi berean Euskal Erkidego Autonomoan, EAEn, atzeratu egin nahi da edozein ekimen eta, okerragoa izan da lorpena bezala saldu nahi izatea estatutua 30 urte luzean ez aldatu izana.

EAJ-PNVk eta PSEek sinatutako itunean ihes egin diote gaiari eta ez bakarrik hori baizik eta PSEek argi eta garbi esan du erabakitze eskubidearen aurka jokatuko duela. Horregatik 2015ra atzeratu nahi izatea erabaki eskubidearen eztabaida ez da onargarria.

Esan beharra daukagu oso kezkatuak eta arduratuak geratu ginela, EAEko Lehendakaria den Urkullu jaunari, aste honetan entzundakoengatik Legebiltzarrean burutu zen Politika Orokorreko Osoko Bilkuran, izan ere, bere egitasmoen aurkezpenean, inolako mentziorik ez baitzion egin Euskal Herriari. Euskal Herriak esistituko ez balu bezala. Ez zuen asmorik ere azaldu erabakitze eskubidea garatzeko, ez eta gauzatzeko. Eta Madrili begira, Estatuaren menpekotasunaren baitan kokatu zuen Jaurlaritzaren jarduna plano guztietan, besteak beste PSE-EEren akordioaren sostenguaren eta babesarekin esplizitoki, eta baita PPren zeharkako laguntzarekin inplizitoki. Alegia, bere lan ildoa, gaur egungo markoa hobetzean kokatu zuen, Gernikako Estatutua oinarri hartuta, Estatuarekin lehia demokratikoari muzin eginez, Katalunian hasitako bidearen kontrako norantzan. Euskal Bidea, Euskal Etxe burujabearen eraikuntzatik kanpo kokatuz. Laburbilduz, ausardia gutxi erakutsi zuen Urkulluk! Eta aitzakiak jarri zituen bata bestearen atzean.

Nahiz eta ondoren kolore abertzaleekin makilatzen saiatu den bere egitasmoa-

Beste murrizketa bat. Kopago berria!

Rebeka Ubera 2013/09/23
Osasun Sailak kopago berria (ospitaleko farmaziena) ez duela aplikatuko esanez irten da. Sinisgarria? Aurreko Kopagoa ixil-ixilik aplikatu duenean?

Darponen hitzek, kopago berriarekin ez dagoela ados eta Jaurlaritzak ez duela aplikatuko esan du, ez dute inolako sinisgarritasunik, (Madrileko Osasun ministeritzak Ospitaletako farmazietan kopagoa ezartzeko atera duen aginduaren aurrean). Orain arte ikusi dugu zer egin duen Madrilek onartutako botiken kopagoarekin (16/2012 lege dekretuarekin). Ados ez dagoela esan bai, baina belarriak jeitsita, Madrili aurre egin gabe, aplikatu.

Beraz, Jaurlaritzak eta Osasun Sailak bere hitzak sinisgarritasuna izatea nahi baldin badu, legegintzaldi hasieratik daraman jokabideari amaiera eman beharko dio, eta gizarteari eta herritarrei emandako hitza betetzeari ekin beharko dio osasun arloko esparru guztietan, eta bereziki Madriletik datozkigun herritar guztien Osasun eskubidearekin amaitu nahi duten neurrien aurrean. Orain arte Jaurlaritza eta Osasun Sailak beraien ekintzekin erakutsi duten gauza bakarra izan da Rajoyren neurriak konpartitzen dituztela eta ez dutela inolako arazorik neurri horiek gauzatzeko, eta neurri horiekin bat egiteko.

Lehenengo,16/2012 neurriarekin, 417 botika Osasun babesetik kanpo geratu dira, herrritarrak beraien poltsikotik bitartekoak jartzera behartuaz. Beraz, arazoa ez da bakarrik botiken prezioa igotzen dela, baizik eta makina bat botika babes publikotik kanpo geratzen direla. Eta bestetik, makina bat pertsona Osasun arretatik kanpo utzi dituzte gogoratu: urtebete erroldatuak ez daramaten pertsonek ez dutela Osasun arreta normalizatua bermatua izateko eskubiderik. Hein handi batean, hori ere, Lopez jaunari esker, Berrordainketaren dekretuari jarri zion errekurtsoan, arreta unibertsalean murrizketa ezarri zuelako ,horrela 26/1988 dekretuan jasoa zegoen Osasun arreta eskubide murriztuaz.

Beraz, eskatzen diogu Osasun sailari has dadila, ordua baita, herritarren Osasun babes eta arretaren eskubidearen alde eta defentsan lanean, berandu baino lehen. Hitz gutxiago eta ekintza gehiago.

EAJk bakearen aurrean bertigoa?

Rebeka Ubera 2013/09/11
Euskal Herriko historiari begirada bat emanez, badirudi bakegintzaren aurrean EAJri bertigoa sartzen zaiola hezurretaraino. Txiberta, Argel… Jakin badakit ez dagoela maila horretan alderatzerik, baina orain maila xumeago batean, baita ustez bere kuttunaren, besoko umearen, Bake Ponentziaren aurrean, berriro bertigoa sartu zaio. Eta saldu egin gaitu guztiok.

Oraingoan, nabarmen geratu da EAJren jarrera. Jarrera baztertzaile eta manipulatzailea. Ez Bakea helburu, ez giza eskubideak helburu. Horretarako, instrumentu paregabea: ponentzia bera. Premisa baztertzaile makilatua: lau alderdi nagusien adostasuna. Aginte makila: Estatuari. Argudio ponpoxoa: “lurzoru etikoa”. Eta laguntzaile bikainak, lema bakarrarekin: guztiok ezker abertzalearen aurka! Finean, PORROTA. Heriotza iragarria. Gogoan ditu orain Patxi Zabaletaren bere garaian esandakoak: “Ponentzia hau hila jaio da”.

Benetan bukaera tristea. Herritarrak, Politika eta Bakea galtzaile. Guztiok galtzaile. Hau da Bakea eraikitzeko borondatea eta eskuzabaltasuna? Batzuek ez dute ikasten; edo agian ez dute ikasi nahi. Ikasteko etxeko lan ugari eta iragan bat dugunean, irakasten. Ez dugu ikasten Bakeak eman duela bidelagun eta eskakizun arerio. Baina oraindik jarraitzen dute aitzakien bila, norbere ardura barneratu beharrean. Errudun bila. Bakeak errudunik aurkitu nahi ez duenean, EAJko jaun-andreak.