Zabaletak UPN salatu du, NaBaik pairatu duen infiltrazioari probetxua ateratzeko ahalegina egiteagatik
- Patxi Zabaleta
- Nafarroa
- Nafarroako parlamentua
Beste alderdien jarrerari dagokionean, "zintzotasuna" behar dugula esan du Zabaletak, "baita erakunde politikoetan lan egiten dugunekiko". Horren harira, Aralarreko koordinatzaileak argi dauka "UPN izan dela egoera honekin probetxua ateratzen saiatu den alderdia". Hala ere, lasaitasuna eskatu dio gizarteari, alderdian horrelakoak ez gertatzeko lanean jarraituko dutela, eta gertaera honek "planteamendu eta ardura politikoekin gogor lanean jarraitzeko" balio izango duela.
Elkarrizketa horretan Nafarroako Parlamentuak onartutako testua ere aipatu da, non Mallorkako atentatuaren ondoko biktimekiko elkartasuna adierazten zen. "Eusko Legebiltzarrak onartu zuen testu bera proposatu genuen guk, beraz, ez gara gu izan, hain zuzen ere, kontraesanetan aritu garen alderdia", adierazi du. Izan eren, Eusko Legebiltzarrean aho betez onartu zen testua, PP, PSE, Aralar, EA, EB eta PNVren aldeko botuekin. UPN eta PSN alderdiek dute hor erantzunkizuna, "Nafarroan aldarrikapen hori haratago eraman nahi izan zutelako". Atentatuen erabilera politikoa egitea egotzi die Zabaletak, beraiek proposatzen zuten aldarrikapenean edukin poltikoa gehitu nahi izan zutelako. Horren harira, honako galdera hau helerazi die: "zer irudituko litzaiekeen guk egindako proposamenean autodeterminazioaren aldeko erabakia onartzea eskatuko bagenu?".
Albiste erlazionatuak
Patxi Zabaleta
- Patxi Zabaletak egoera politikoaren hausnarketa egin du Berria Telebistan
- Patxi Zabaleta: “Gernikako akordioa bete egin behar da eta horretarako gaude gaur manifetazioan”
- Patxi Zabaleta: “Nafarroa Bai bere irizpideekin bat egiten duten guztiei irekita dagoen egitura da”
- Nafarroa Baik 12-13 parlamentari eskuratuko lituzke, Navarrometroaren arabera
Nafarroa
- Lopezek Nafarroako gobernuarekin sinatutako akordioa “gaizki negoziatu zela” salatu du Aralarrek plenoan
- Nafarroako Aralarren asanbladak Artikan hartutako erabakia berretsi du
- Aralarrek salatu du Otsaportillo leizeko monumentuaren aurkako eraso faxista
- Nafarroako Aralarrek NaBairen aldeko apustua egin du eta "ahal den alderdiekin hitzarmenak sinatzea eskatu" du


