Zabaletak ohartarazi duenez, Barcinaren adierazpenek agerian uzten dute UPN eta PSNren artean jada ez dituztela 25 eserleku
- Patxi Zabaleta
- Nafarroa Bai
“PSNk bermatzen du eskuineko gobernua izatea Nafarroan, 2007ko hauteskundeetan ezkerrekoa eta aurrerakoia izan behar zen aldaketaren alde botoa eman zuten guztien lotsarako, batez ere enpresa handien interesei begira ari den eskuinarekin nazkatuta dauden herritarren lotsarako”, esan du Zabaletak.
Nafarroa Baiko bozeramaileak ohartarazi duenez, “ekonomia zein arlo sozialetan alarma gorri guztiak pizten ari dira. Langabeziaren hazkundea ez da amaitu oraindik, eta arazo hori larritzen doan heinean, erreforma sakonak behar izango dira. Gaur egun arteko sistemak, enplegu planak, esaterako, agortuta daude, eta horien eraginkortasun eta egokitze eza agerian geratu dira”.
Zabaletak azpimarratu duenez “agerian geratu da, beste behin, PSNk UPNrekin bakarrik egiten ditu hitzarmenak, eta orain beste alderdi batzuk tartean sartzeko aitzakiak ez du balio, nahiz eta antagonisten arteko elkarrizketak beti izan beharrezkoak”.
“Gero eta beharrezkoagoa da politika egiteko formulak aldatzea Nafarroan; gero eta beharrezkoa da ekonomia arloan zorrotz jokatzea, Administrazioaren austeritatea, dirurik ez xahutzea eta ustelkeriaren kontrako borroka”, adierazi du Nafarroa Baiko bozeramaileak.Albiste erlazionatuak
Patxi Zabaleta
- Patxi Zabaletak egoera politikoaren hausnarketa egin du Berria Telebistan
- Patxi Zabaleta: “Gernikako akordioa bete egin behar da eta horretarako gaude gaur manifetazioan”
- Patxi Zabaleta: “Nafarroa Bai bere irizpideekin bat egiten duten guztiei irekita dagoen egitura da”
- Nafarroa Baik 12-13 parlamentari eskuratuko lituzke, Navarrometroaren arabera
Nafarroa Bai
- Nafarroa Baik gobernuari eskatu dio azal dezala hezkuntzan egindako murrizketekin zenbat aurreztu duen
- Txentxo Jimenez: "Aralar ez da Batasunarekin joango, hori Nafarroa Bai apurtzea litzatekeelako"
- Patxi Zabaleta: “Nafarroa Bai bere irizpideekin bat egiten duten guztiei irekita dagoen egitura da”
- Nafarroa Baik 12-13 parlamentari eskuratuko lituzke, Navarrometroaren arabera


