Zabaleta: “Manifestazio honek agerian uzten du euskal gizartea dela prozesua bultzatzen duena”
Manifestazioa hasi aurretik Zabaletak adierazi duenez, “manifestazio hau garrantzitsua ez ezik arrakastatsua izan dela ez dago zalantzarik”. Gaineratu duenez, “manifestazio honek suposatzen du euskal gizartea dela hemendik aurrera prozesu hau bultzatzen duena eta bera dela protagonista”.
Aralarreko koordinatzaile nagusiaren hitzetan, “gaur beste behin egiaztatu ahal izan dugu euskal gizartearen zeregin eta asmo nagusien artean dagoela presoen eta iheslarien arazoa konpontzea, mundu guztian konpondu izan den bezala”.


