Zabaleta: “Etorkizuneko ezker abertzale handiak hartuko duen esparru politiko, zibil eta arau demokratikoetan bakarrik oinarritukoa eraikitzen ari gara”
- Batasuna
- Patxi Zabaleta
- Elkarrizketa
Zentzu horretan, “lanean, eta bidea” egiten ari direla azpimarratu du. “Epe laburrera, inkognitak askoz handiagoak dira, gure ustean antidemokratikoa den lege batean oinarrituta ilegalizazioak gertatzen ari direlako”. Horren harira, Estrasburgoko epaitegiaren sententzia ere antidemokratikotzat jo du Zabaletak.
Gaineratu duenez, “beste inkognita batzuk ere badaude, Earen egoera, esaterako. Bere garaian, garrantzia handia izan du alderdi horrek, baina orain zailtasun handiak ditu. Hori errealitate bat da”.
“Osagai horiekin”, zehaztu du, “beste era bateko erabakiak ere izan daitezke, eta legez kanpo utzitako ezker abertzaleak, hau da, Batasunak, izan dezakeen eboluzioak eragina izan dezake horretan”.
Horren guztiaren ondorioz, “gu tinkoak izango gara gure posizio ideologikoak defendatzerako orduan. Aralarren jarrera oso argia da: ezker abertzale demokratikoa, ‘zibil eta zabala’, eraikitzen joan behar gara, eta bitartean, gertatzen ari denaren aurrean adi egon behar dugu”.
Zabaletak azaldu duenez, “indar abertzale guztiak ezin dira batera joan hauteskundeetarako eskaintza eginez Euskal Autonomia Erkidegoan, horrela egiteko arrazoi taktikorik ez dagoelako. Nafarroan, ordea, bai. Baina Nafarroan, hauteskunde marka horren edukia abertzalea eta ezkerrekoa izan behar da”.
PSE-EE eta PPren arteko hitzarmenaz, Aralarreko koordinatzaileak gogoratu du ez zutela bat egin hauteskundeetarako. “Hauteskundeen ondoren batu ziren, baina epe luzera, hauteskundeen ondorengo hitzarmen horiek PSEri PPri baino kalte handiagoa egingo diote”.
ETAk atentaturen bat eginez gero, “eskuinari egingo lioke mesede, PPri, Espainiako gobernuari eta bere politikari”. Gaineratu duenez, “Espainiako zentralismoak amortizatua dauka ETAren indarkeria eta ETAren edozein atentatu alderdi politiko abertzaleen interesen kontrakoa da, zilegitasunik gabekoa izateaz gainera. Gainera, oro har ezker abertzaleari egingo lioke kalte, eta bereziki, legez kanpo dagoen ezker abertzaleari”.
Zabaletaren ustean, “ETAren atentatu batek eragin zuzena izango luke Batasunaren inguruko elkarrizketa prozesuan, nahiz eta bere eduki zehatzak ezagutzen ez ditugun. Kolektibo horren barruan estrategia aldatu eta prozesu demokratikoa ezartzen defenditzen dutenen artean oso egoera zaila eragingo luke”. “Atentaturen bat izanez gero”, azpimarratu du, “txarrespenaz gainera, Aralarren salaketa irmoa jasoko luke”.Albiste erlazionatuak
Batasuna
- Aralarrek, Batasunak, EAk eta Alternatibak maiatzaren 1ean aurkeztuko dute beren alternatiba sozio-ekonomikoa Nafarroan
- Zabaleta: "ETAk badaki ez daukala bake prozesuak aurrera egitea galerazteko aukerarik"
- Patxi Zabaleta: "Gernikako Akordioa akorazatua dago, ETAren atentatuen aurrean ere bai"
- Jon Abril: “Bartzelonako manifestazioak izan behar du protagonismoa eta erreferentzialtasuna”
Patxi Zabaleta
- Rajoyk diktatutako murrizketak "otzan" bete izana leporatu dio Zabaletak Barcinari
- Xabi Lasa: “Ongizate Estatua hutsaltzen ari dira UPN eta PSN Rajoy-ren gobernuak markatzen duen erritmoan”
- Patxi Zabaletak egoera politikoaren hausnarketa egin du Berria Telebistan
- Patxi Zabaleta: “Gernikako akordioa bete egin behar da eta horretarako gaude gaur manifetazioan”


