Zabaleta: “Batasunak Aralarrenganako hurbilketa ideologikoa egin duela nabaritzen dugu”
- Batasuna
- Patxi Zabaleta
Zabaletak gaineratu duenez, “oraindik falta zaizkie horietatik ondorio zuzenak ateratzea, eta horretara animatu egiten ditugu. Beraz, hurbilketa bat ematen ari da, eta hurbilketa horrek badu norabide bat. Norabide hori da etorkizunean ezker abertzale anitz, eraginkor eta soilik zibila eraikitzeko bidea”. Aralarreko koordinatzailearen hitzetan, “hurbilketa ideologikoa egon den arren, horrek ez du berarekin ekarri hurbilketa politikoa, aspaldian bilerarik izan ez dugulako, nahiz eta gu beti prest gauden”.
Zentzu horretan, Zabaletak hurbilketa ideologiko horren adibide bat jarri du. “Indarkeria erabiltzearen amaiera alde bakarrekoa izan behar dela esan izan dugu beti Aralarretik, eta hori ere onartu dute. Hori ere urrats garrantzitsua da. Estatuari itxaroten egon gabe, ETAk bakea zor dio Euskal Herriari eta ez estatuari. Eten horren ondoren, indar politikook izango dugu aukera bat, eta aukera horretan lortu behar ditugu beste herrietan lortu diren gauzak: amnistia eta biktimei zor zaien kitapena”.
Batasunak ordezkatzen duen ezker abertzaleko beste sentsibilitateak emateke dituen urratsetan urrats “garrantzitsuak” daudela uste du Zabaletak. “Hain zuzen, jokabide politikoa, demokrazia formala, ez bakarrik parte hartzailea, baita ere barne ereduan abangoardian eta horrelako asmoen xedeak albo batera uztea, nahiz eta horretan ere urrats txikiren bat badagoen. Oraindik beste urrats batzuk eman behar dituzte, eta horretan animatu egiten ditugu”.
Abertzaleek osatutako balizko aukera elektorala osatze aldera, Aralarreko koordinatzaileak gogoratu duenez, “Lizarra-Garazi egin zenean, bide hartatik ez zen sortu eskaintza politiko bakar bat, baizik bi: bata zen eskuinekoa eta bestea ezkerrekoa, Euskal Herritarrok. Orain ere, hemendik ez litzateke sortu behar eskaintza politiko bakar baten eredua edo egitura. Hemen ere beharrezkoak ditugu ezkerra eta eskuina, hori delako bizimoduak eta etorkizunak behartzen eta agintzen gaituena”. Zehaztu duenez, “Aralarrek uste du egin behar direla adostasun eta itun eta akordio politikoak gauza eta helburu batzuetarako, esate batera, erabakitzeko eskubidearen alde. Horretarako, abertzale guztiok, EAJtik hasi eta Batasuneraino, Aralar barne, bat egin behar dugu. Baina horrek ez du esan nahi eskaintza politiko bateratu bat egin behar dugunok EAEn. Nafarroan egoera berezia dugu UPNk eta PSNk duten jokaera politikoagatik”.
Zabaletak gaineratu duenez, “horrek ez du esan nahi herri honetan erabakitze ahalmena onartzen dugun demokratok ez gaitezkeenik une baterako erabakitzeko eskubidearen aldeko ekimen baterako bildu, baina nahasi gabe beste gauza askotan —lan harremanetan, politika finantzieroan…— ez dugula nahasi behar, hor interes kontrajarriak dauzkagulako. Bestela, programa ukatzera joan beharko ginateke. Adibideak oso hurbilekoak daude: Nafarroako eta EAEko gobernuak. Eskuineko politikak egiten dira, eta Patxi Lopezek ezin du besterik egin, eskuak harrapatuta dauzkalako PPren hatzaparretan”.
Elkarrizketa osorik entzun
Albiste erlazionatuak
Batasuna
- Aralarrek, Batasunak, EAk eta Alternatibak maiatzaren 1ean aurkeztuko dute beren alternatiba sozio-ekonomikoa Nafarroan
- Zabaleta: "ETAk badaki ez daukala bake prozesuak aurrera egitea galerazteko aukerarik"
- Patxi Zabaleta: "Gernikako Akordioa akorazatua dago, ETAren atentatuen aurrean ere bai"
- Jon Abril: “Bartzelonako manifestazioak izan behar du protagonismoa eta erreferentzialtasuna”
Patxi Zabaleta
- Rajoyk diktatutako murrizketak "otzan" bete izana leporatu dio Zabaletak Barcinari
- Xabi Lasa: “Ongizate Estatua hutsaltzen ari dira UPN eta PSN Rajoy-ren gobernuak markatzen duen erritmoan”
- Patxi Zabaletak egoera politikoaren hausnarketa egin du Berria Telebistan
- Patxi Zabaleta: “Gernikako akordioa bete egin behar da eta horretarako gaude gaur manifetazioan”


