Txentxo Jimenezen ustez, PSNko idazkariak aldaketaren eta aniztasunaren alde egindako adierazpenak “hutsak eta sinesgarritasun gabekoak” dira
- Txentxo Jimenez
- PSN
“2007an aldaketa politikoaren alde azaldu zen gizartearen gehiengoarentzat mingarria da aldaketa politiko hori gauzatzea posible egin ez zutenei entzutea orain berriz engainatu nahi dituztela kontu berarekin”, esan du.
Aralarreko koordinatzaileak ohartarazi duenez, “legealdi honetako bi urte eta erdian PSNk, eta batez ere bere agintariek, izandako ibilbidea ezkerretik, aurrerapenetik eta aniztasunetik egindako aldaketa politikoaren kontrakoa da”.
Txentxo Jimenezen arabera, “PSNk egunero egiten duen apustu politikoa UPNren eskuineko gobernua sustengatzera mugatzen da. Gainera, PSN gero eta gehiago ari da UPNren ondoan izateak dakartzan onurak eta pribilegioak elkarbanatzen”.
“PSN ez da lortzen ari UPNren eskuina egiten ari den politikak aldatzea bere botoen bitartez. Ez du lortzen politika horiek publikoagoak, sozialagoak eta jasangarriagoak izatea. PSNk bere babesaren ordaina ere ez da handia: lortzen duen gauza bakarra da bere alkateentzat aurrekontuetatik apurrak jasotzea, zenbait enpresetako eta erakunde publikoetako kontseiluetan sartzea edo sozialisten bulegoetan kokatutako sektore ekonomikoak beren erabaki politikoak zein itxaropen enpresarialak asebetetzea”.
Nafarroako Aralarreko koordinatzailearen arabera, “ez da onargarria Roberto Jimenezek eta PSNk aniztasunaren errespetuaren premiaz hitz egitea. Beraiek sustatu dituzte NaBairen kontrako hainbat kanpaina, eta Nafarroako bigarren indar politikoarekin harremanak etetera iritsi dira. PSN da sektore sozialak, Udalak edota euskara baztertzen dituena, euren hurbilekoak ez direla uste dutelako. PSN da, UPNrekin batera, guztion diruarekin beraien jendeari begirako aurrekontuak diseinatu dituztenak”.
Amaitzeko, Txentxo Jimenezek adierazi duenez, “PSNko agintariei eta Roberto Jimenez berari gauzak ez zaizkie ondoegi joan behar beraien ekinbide politikoen kontrako adierazpenak egin behar izateko. Navarrometroan izan duten porrota eta idazkari nagusi kargua alderdi barruan ezbaian egotea bakarrik izan daitezke arrazoiak horrelako kontraesanak ulertzeko”.
Albiste erlazionatuak
Txentxo Jimenez
- NaBai-k produktu transgenikoen produkzioa gutxitzea eskatu du, horiek desagertarazi arte
- Airearen kalitate eta isurketen neurgailuak ezartzeko mozioa aurkeztu du Nafarroa Bai-k
- Txentxo Jimenezek AHTren auzian Errioxaren kontrako lasterketa batean nafarron dirua gastatzea leporatu dio Nafarroako Gobernuari.
- Aralarrek AHT- ren kontra Iruñean egingo den manifestaziora joateko deia egin du
PSN
- Xabi Lasa: “Ongizate Estatua hutsaltzen ari dira UPN eta PSN Rajoy-ren gobernuak markatzen duen erritmoan”
- Asun Fdez. de Garialdek deitoratu egin du gaixo kronikoen estrategia integrala egiteko Osasun eta Gizarte Sailen arteko koordinazioari uko egin izana
- Aralarren ustez, aldaketa politikoa inoiz baino beharrezkoagoa da Nafarroako gizartearentzat
- Zabaleta: «Abertzaleok bat eginez jokatu behar dugu, frentismorik gabe»


