PSE bakarrik geratu da, ostalariei konpentsazioak emateko Aralarren ekimenaren aurka
- Erostarbe
- tabakoa
Oxel Erostarbe Aralarrek legebiltzarkideak "harrokeritzat" jo du sozialisten jarrera. Izan ere, sozialistak bakarrik geratu izanaz gainera, talde guztien aldekotasunarekin onartu den ekimena "hemen jaio eta hemen hilko " dela mehatxatu baitu. Erostarbek gogorarazi dienez, “talde sozialistak eta sustengatzen duten gobernuak Legebiltzarraren agindua entzuteko eta betetzeko ardura politikoa dauka. Errespetua zor dio Legebiltzar honek gehiengoz hartzen dituen erabakiei eta gizartearen baitan egiten diren aldarrikapenei; eta gobernuaren betebeharra izango da hemen onartu duguna irakurtzea eta kasu egitea”, gaineratu du.
Onartu den ekimenak Jaurlaritzari eskatzen dio “Espainiako gobernuarekin elkarlanean, 2005eko tabakoaren legea betetzeko euren establezimenduetan inbertsioak egin zituzten titularrentzat konpentsazio egokiak ezartzeko bideak bila ditzala”. Erostarbek azaldu duenez, ostalariek eurek jakinarazi dutenez, tabakoa leku publikoetan erretzea arautzen duen legeak %15 eta %20 arteko galerak ekarri dizkie eta "zilegi da 2005ean euren jatetxe edo tabernak estatuko legearen baldintzetara egokitzeko inbertsioak egin zituztenei diru-laguntzak ematea”. “ Orduan inbertsioak egin zituzten ostalaritzako titularrak babes barik utzi ditu araudi berriak, izan ere, 5 urteren buruan bi lege sartu baitira indarrean. Inbertsioak amortizatu gabe daude oraindik eta alferrikakoak bilakatu dira”, salatu du legebiltzarkideak.
“Aralarrek konpentsazio ekonomikoak emateko aukera legean jaso behar zela iritzi dio". Are gehiago, legearen tramitazio prozesuan zuzenketa gisa aurkeztu zuen azkenean gaur onartu dena. Orduan aurreratu zuen Aralarrek ekimen parlamentario gisa aurkeztuko zuela "bidezkoa" deritzona eskatzea. Hori dela eta, Aralarren legebiltzarkideak lehen kontra egin arren gaur ekimena babestu duten taldeei ere eskerrak eman nahi izan dizkie.
Albiste erlazionatuak
Erostarbe
- Kooperatiben lege aldaketarekin aurrera egiteko asmoa duen argitzea eskatu dio Aralarrek Lehendakariari
- Tabakoaren legeak eragindako obrak egin zituztenei kalte-ordainak emateko ekimena aurkeztuko du Aralarrek Legebiltzarrean
- “Tabakoaren legearekin Jaurlaritzak zituen asmoak ezertan geratu dira”, Aralarren iritziz


