Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Albisteak PPren eskutik, herria zatitzen duen proposamen zatitzaileak egitea leporatu dio Aralarrek PSEri

PPren eskutik, herria zatitzen duen proposamen zatitzaileak egitea leporatu dio Aralarrek PSEri

2011/03/24
  • PP
  • estatutua
  • ezenarro
  • PSE
“Azkeneko bi urtetan sakoneko gaietan alderdi sozialistak eta gobernuak egin duena herriari zatitzen duten eskaintza politikoak helaraztea izan da”. Hala iritzi dio Aralarren bozeramaile Aintzane Ezenarro, osoko bilkuran izandako eztabaidan. Are gehiago, “bizi dugun momentu honetan, eta PSE gobernuan izanda, izugarrizko arduragabekeria dela iruditzen zaigu zatitzen duten proposamenak egiten aritzea”, salatu du Ezenarrok.

Aralarrek iritziz, PSEk estatutu autonomikoa defendatzeko proposamena Legebiltzarrean aurkeztu izanak helburu bikoitza dauka: elektorala batetik, eta herri honetan oraindik egiteko dago gutxieneko elkarbizitza bermatuko duen akordio politiko berri bat adosteko eztabaidari atea ixtea, bestetik. Are gehiago, PSEk berak askotan adierazi izan du indarkeriaren gabeko egoera baten oraindik egiteko dagoen eztabaida politiko horri ekin behar zitzaiola defendatu duen arren, “gaur ordea bidea itxi nahi izan diozue horri, inoizko inmobilismorik gogorrenean ezarriz eta behar-beharrezkoa denean, gainera, bizi dugun une historikoa kontuan izanik, ausardiak ekin behar zaiola behin betiko bakegintzari eta egiteko dagoen eztabaida politikoari”, adierazi du Ezenarrok.