PPk Garoñari emandako luzapena gaitzetsi du Aralarrek
- Energia
- Energía nuclear
Aralarren legebiltzarkide Dani Maeztuk ohartarazi du Alderdi Popularrak” atzera” egiten duela “zentzu guztietan”. “Gizarteak hainbat aldiz adierazi duenaren aurka jotzen du; Eusko Legebiltzarrak hainbatetan Garoñaren itxiera eskatzeko egindako ebazpenei muzin egiten dio; eta oztopoak jartzen dizkio energia garbi eta berriztagarrien garapenari”, azaldu du Maeztuk.
Aralarrek legebiltzarkidearen iritziz, “onartezina” da Alderdi Popularraren jarrera, “krisi ekonomikoa aitzakia hartzen duelako neurri latzak eta ondorio larridun neurriak hartzeko”. Maeztu lan erreforma eta energia nuklearraren aldeko apustua jarri ditu adibide moduan. “Gizartea beldurtzeko estrategia erabiltzen dute, euren politika justifikatzeko testuinguru ekonomikoa aitzakia hartuz”, salatu du.
Bestalde, energia gaietan Aralarren bozeramaileak gogoratu du energia ereduaren inguruko eztabaida ukatu egiten zaiola gizarteari. “Beharrezkoa da gai honen inguruko hausnarketa parte hartzailea egitea, beharrezkoa den garapen ereduaren aldaketa bizitzen ari garelako”, gaineratu du.
Ildo horretatik, Aralarrek Eusko Legebiltzarrean legez besteko proposamena erregistratu zuen, berriro ere Garoñaren itxiera eskatzeko eta talde parlamentario guztien iritzia argitze aldera.
Albiste erlazionatuak
Energia
- Aralarrek gogor kritikatu du Jaurlaritzaren Estrategia Energetikoa
- Garmendiak ez du aipatu ere egin Legebiltzarrak Arabako gasaren inguruan hartu zuen akordioa Bartzelonako forumean
- Aralarrek Jaurlaritzaren estrategia energetikoa epaitegietara eraman du
- Aralarrek Garoña ixtea eskatu du Iberdrola Dorrearen inaugurazio ekitaldian


