"PP-PSOEren hitzarmena planteamendu faltsuetan oinarritzen da, ez aldaketa demokratikoan"
- PP
- basabe
- PSE
“Askatasunen defentsan eta terrorismoaren kontrako politika” deitu dutenari dagokionez, sinboloen jazarpena besterik ez du ekarri, baita inongo ikuspegitik zalantzan jarri beharko ez liratekeen sinboloak ere, hala nola, presoak Euskal Herrira ekartzea aldarrikatzen dituzten banderolak.
Krisi ekonomikoari aurre egin eta enplegua sortzeko politikei dagokienez, jakina da PP eta PSOEren arteko hitzarmenak ezin duela krisiari aurre egiteko ezkerreko politika ekonomikorik ekartzen.
Autogobernua garatzeko politikaren kasuan, PSOEren presidenteari ohore eginez, balantzea “Zapatero Zero” dela esango nuke.
Arloko politikak, berriz, euskara eztabaida politikoaren erdian jarri dutela esanez laburbildu daitezke. Aldiz, euskal gizarteak ez du ez Ppren ezta PSEren asmorik jarraitu. Hala, hezkuntza arloan, euskal gizarteak historikoki aukeratutako ereduak aukeratzen jarraitu du, hau da, euren seme-alabak herri honen hizkuntza ofizial biak ikasteko balio duen ereduaren alde egiten segitu dute. Hizkuntza politikaz ezin da inolako baloraziorik egin, ez baita hizkuntza politikarik egin urtebete honetan; balorazioa egitekotan ere, ezkorra beharko luke; izan ere, Eusko Jaurlaritzak ez du bilatzen euskararen normalizazio linguistikoa eta hala erakusten dute behin eta berriz gobernuko sailburu gehienek.
Osasunari dagokionez, kafea guztientzat planteamenduari jarraituz, paperean ere horri eutsi diote; hala, Gasteizen ospitalea egitea, Eibarren ospitalea egitea eta Bilboko eskuinaldean beste ospitale bat egiteko asmori eusten diote.
Komunikabide publikoak guztien zerbitzura jartzeari buruz, EITBren audientziak behera egin izana azpimarratzeaz gainera, euskarazko kalitatezko telebistarik izan gabe jarraitzen dugu. EAEtik kanpoko delegazioetan langile kopurua murrizten hasi dira dagoeneko eta ildo editorialak Euskal Herriko bizitza politiko-soziala eta kirola kontuan izateari utzi dio.
Horregatik guztiagatik, Aralarretik uste dugu, PP-PSOEren hitzarmenak ez diola erantzuten euskal gizartearen beharrei, baizik eta Ppk eta PSOEk Espainiari begira Euskadin hitzarmena sinatzeko premiari. Eta, bide batez, Nafarroan indar unionista biek egin zutenaren jarraipena besterik ez dela azpimarratu beharra dago.
Albiste erlazionatuak
PP
basabe
- Eusko Legebiltzarrak euskaraz lan egiteko eskubidea ukatu die legebiltzarkideei
- Jaurlaritzak jarraituko du ordezkapenak lehenengo egunetik ez betetzen
- Aralarren ekimenez, aurrerantzean, ertzainek agerian eraman beharko dute bakoitzaren zenbaki profesionala
- “Jaurlaritzak ez dio EITBri beharrezko finantzazioa segurtatzen”, salatu du Aralarrek
PSE
- Aralarrek Jaurlaritzaren lan erritmo geldoari leporatu dio legeak onartzearen atzerapena
- PPren eskutik, herria zatitzen duen proposamen zatitzaileak egitea leporatu dio Aralarrek PSEri
- Patxi Zabaletak dio PSEk Batasunarekin bildu dela ukatzea “barregarria” eta “penagarria” dela
- Aralarrek eztabaida politikoa, fiskalitate birbantzaileagoa eta bakerako apustua aurkeztuko dizkio PSEri lehentasunezko gaitzat


