Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Albisteak Patxi Zabaletak esan du Batasunak “borroka armatuaren amaiera exijitu” behar diola ETAri, eta erakunde armatuak “men egin” behar duela

Patxi Zabaletak esan du Batasunak “borroka armatuaren amaiera exijitu” behar diola ETAri, eta erakunde armatuak “men egin” behar duela

2010/03/18
  • Patxi Zabaleta
Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzaile nagusiak gaur goizean Radio Euskadiko ‘Boulevard’ saioari eskainitako elkarrizketan adierazi duenez, “Batasunak borroka armatuaren amaiera exijitu behar dio ETAri, eta erakunde armatuak men egin behar dio eskaera horri. Gaineratu duenez, ezker abertzalearen beste sentsibilitatean zabaldua den itxaropen garaiotan Parisen izandako gertaerek “haustura” bere ibilbidearen eboluzioan.

“Aralarren ustez, Batasunak, ezker abertzaleko beste sentsibilitateak, atzo egin zuen balorazioak alde on bat eta beste bat txarra dauka. Alde ona da ETAri eskatu ziotela prozesua errespetatzea; txarra da ez zutela gertaerak eskatzen zuen adierazpen politiko nahikorik egin. Gainera, oraindik ere prozesuaz hitz egiten jarraitzen dute”. Zentzu horretan, Zabaletak azpimarratu du “alde bakarreko su etena izan behar da ETAren aldetik, behin betikoa eta kalte-ordainik gabekoa”.Gaineratu duenez, “gainerako alderdi politikoek “arazoei konponbidea emateko konpromiso zehatzarekin erantzun behar dute”.

 

Elkarrizketa entzun