Patxi Zabaleta: "Abertzaletasuna ez da inoiz gaur bezain indartsu egon"
2010/07/13
- Patxi Zabaleta
Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzaile nagusiak elkarrizketa eskaini dio zuzeu.com agerkari digitalari. Bertan esaten duenez, "abertzaletasuna ez da inoiz gaur bezain indartsu egon"· Aralarrek 10 urtean egindako ekarpen nagusiak horrela laburbildu ditu: "Nik uste dut Aralarren ekarpenak izandu direla bi: Bata izandu da, soilik ideologikoa, lerro nagusietan ezartzea norabidea. Nora joan behar du eta zer gertatu behar da. Gertatu behar da ezker abertzale, soilik politiko, zabal eta anitz bat eraikitzea, Euskal Herrian aipatutako esparru zabal hori bere egin eta hedatuko duena. Eta bide horretatik, eskuin zein zentroko abertzaleekin eta demokrata direnekin adostuaz, erabakitze eskubidea gauzatu behar da, ahal izanez gero independentziaraino. Bestea izandu da hor kokatzea, ezerezetik erreferente bihurtzea. Aralar jendeak ez zuen ezagutzen hasi ginenean. Izugarri asko kosta da jendeak ezagutzea, eragile politiko bat izatea herri honetan dauden borroka guztietan".
Elkarrizketa irakurri
Albiste erlazionatuak
Patxi Zabaleta
- Patxi Zabaletak egoera politikoaren hausnarketa egin du Berria Telebistan
- Patxi Zabaleta: “Gernikako akordioa bete egin behar da eta horretarako gaude gaur manifetazioan”
- Patxi Zabaleta: “Nafarroa Bai bere irizpideekin bat egiten duten guztiei irekita dagoen egitura da”
- Nafarroa Baik 12-13 parlamentari eskuratuko lituzke, Navarrometroaren arabera


