Patxi Zabaleta: “Ezkerreko neurri aurrerakoiak exijitzen ditugu, Patxi Lopez ez delako gai izan horiek proposatzeko”
- Patxi Zabaleta
- Elkarrizketa
Hari horretara, Zabaletak esan du Aralar elkarrizketarako prest dagoela. “Gure jarrera oso argia izan behar da: ezkerreko neurri aurrerakoiak exijituko ditugu, Patxi Lopezen gobernua ez delako gai izan horiek mahai gainean jartzeko: energiaren alorrean, azpiegituren alorrean, lan harremanen alorrean”. Azaldu duenez, gaurko hitzartua zeukan Aralarrek bilera bat Patxi Lopezekin, baina atzeratu egin da Lehendakariaren agenda arrazoiengatik. “Azken baten, EAEn ez da ematen ari elkarrizketa politikoa”, azpimarratu du.
Zapaterok eta Patxi Lopezek atzo izan zuten bileraren inguruan, Aralarreko koordinatzaileak esan du “erabat atsekabetu zuela, terrorismoaren kontrako borroka bateratuaren atzean dagoena da bakerako politikarik ez daukatela. Politikariok defendatu behar dugu demokrazia, ideiak eta ahalik eta kudeaketa solidarioena eta aurrerakoiena, batez ere krisi garai hauetan, eta hori oraina arte ez dugu ikusi”. Eskumenen transferentziaren inguruan, Zapaterok eta Lopezek aipatu zuten eskumenaren transferentzia “osatu gabea” dela azaldu du. “Hainbeste pertsona langabezian daudenean eta langabezia irailean, urrian edo abenduan bukatzen zaienean, behar dugu politika sozialak INEMeko politikekin lotuta egotea. Nafarroan zein EAEn INEMen politika osoak behar ditugu”.
Bestalde, salatu du atzoko bileraren Gernikako Estatutua oinarri bezala hartuta hitz egin zutela. “1979ko Estatutua indarrean jartzeak ez gaitu asebetetzen, zaharkitua dagoen estatutua delako bere atal askotan eta onartu zenetik aldaketa asko gertatu direlako; besteak beste, Europako Batasunean gaude orain”.
Patxi Lopezek eta Miguel Sanzek bihar egingo duten bileraren inguruan, Zabaletak esan du “normaltasunaren adierazpena” dela. “Orain arte ez bada gertatu ez da Ibarretxeri leporatu ahal zaizkion arrazoiengatik, UPNren gobernuari leporatu behar zaio, ezetzaren eta sektarismoaren alderdia delako. Bilerari horren edukiei buruz dagokionez, espero dugu normaltasuna berreskuratzea, Nafarroa anormaltasun egoera batean dagoelako”.
Albiste erlazionatuak
Patxi Zabaleta
- Patxi Zabaletak egoera politikoaren hausnarketa egin du Berria Telebistan
- Patxi Zabaleta: “Gernikako akordioa bete egin behar da eta horretarako gaude gaur manifetazioan”
- Patxi Zabaleta: “Nafarroa Bai bere irizpideekin bat egiten duten guztiei irekita dagoen egitura da”
- Nafarroa Baik 12-13 parlamentari eskuratuko lituzke, Navarrometroaren arabera
Elkarrizketa
- Patxi Zabaleta: "Gaitzesten dutenekin eta ez dutenekin hitz egin behar da"
- Zabaleta: “Etorkizuneko ezker abertzale handiak hartuko duen esparru politiko, zibil eta arau demokratikoetan bakarrik oinarritukoa eraikitzen ari gara”
- Zabaleta: «Abertzaleok bat eginez jokatu behar dugu, frentismorik gabe»
- Txentxo Jimenez: "EAk eta Batzarrek ezin dute hanka bat kanpoan eta bestea barruan izan"


