Patxi Zabaleta: “Atzoko greba oso garrantzitsua izan zen, pertsonen kontzientziak astindu zituelako”
- Batasuna
- Patxi Zabaleta
- Krisia
Gaineratu duenez, “atzoko grebak garrantzia handia dauka, pertsonen kontzientziak astindu zituelako. Baina ezin da atzoko mobilizazioan geratu, konpontzeke dauden arazoak dauzkagulako eta haiei ematen ari zaien erantzuna egokia ez delako”. Aralarreko koordinatzaileak azpimarratu duenez “arazo oso sakonetaz ari gara. Azken baten, eredu politiko eta ekonomiko batez hitz egiten ari gara”.
“Krisiak, gainera, hartzen ari diren neurri politiko murriztaileekin, eragin handia izan behar du langabezian, eta hori oso larria da”, gaineratu du, eta ohartarazi duenez, “arazo pertsonal eta familiar larriak ikusten hasi gara, eta horrek guztion arreta deitu behar du”.
Alderdien Legearen balizko gogortzearen inguruan, Zabaletak esan du hori gertatuz gero “astakeria demokratiko” baten aurrean egongo ginatekeela, eta gogoratu duenez, “Iruñetik 45 kilometrora eta Donostiatik 33 kilometrora, Sarkozy jaunaren Frantziako errepublikan, Batasuna legezkoa da”.
“Itxaropen berriak zabaltzen ari diren garaiotan, nahiz eta oraindik zehaztu ez diren, aspaldiko errezetetara jotzea eta askatasunetan murrizketak egitea astakeria handia da”. Zentzu horretan azpimarratu du “politikako ateak zabaldu behar direla, guztiok lekua izan ahal izateko”.
Zabaletak azaldu du ezker abertzaleko beste sentsibilitateak eta EAk ez zutela gonbidatu Euskaldunako ekitaldira, eta gerora aztertu dutela ekitaldiko agiria. “Dokumentuak gabezia larriak dituela uste dugu”, ohartarazi du. Bestalde, eta elkarrizketak izateko ezker abertzaleko beste sentsibilitateak eta EAk egindako gonbidapenaren inguruan azaldu du Aralarreko Hegoaldeko Zuzendaritzak joan den astelehenean aztertu zuela Iruñeko egoitzan entregatu zen gutunaren edukia. “Elkarrizketa “ofizialak”, beren terminologian, izatea adostu dugu. Baina elkarrizketa politikoen gaitegia mugatua izatea ez dugu onartzen. Kezka eragiten digun gauza guztietaz hitz egingo dugu, eta jakina, gure interlokutoreei kezka eragiten dien gauza guztietaz ere hitz egingo dugu”.
Elkarrizketa osorik entzun
Albiste erlazionatuak
Batasuna
- Aralarrek, Batasunak, EAk eta Alternatibak maiatzaren 1ean aurkeztuko dute beren alternatiba sozio-ekonomikoa Nafarroan
- Zabaleta: "ETAk badaki ez daukala bake prozesuak aurrera egitea galerazteko aukerarik"
- Patxi Zabaleta: "Gernikako Akordioa akorazatua dago, ETAren atentatuen aurrean ere bai"
- Jon Abril: “Bartzelonako manifestazioak izan behar du protagonismoa eta erreferentzialtasuna”
Patxi Zabaleta
- Rajoyk diktatutako murrizketak "otzan" bete izana leporatu dio Zabaletak Barcinari
- Xabi Lasa: “Ongizate Estatua hutsaltzen ari dira UPN eta PSN Rajoy-ren gobernuak markatzen duen erritmoan”
- Patxi Zabaletak egoera politikoaren hausnarketa egin du Berria Telebistan
- Patxi Zabaleta: “Gernikako akordioa bete egin behar da eta horretarako gaude gaur manifetazioan”
Krisia
- Xabi Lasa: “Ongizate Estatua hutsaltzen ari dira UPN eta PSN Rajoy-ren gobernuak markatzen duen erritmoan”
- Arlo publikoko langileen murrizketak zuzendu beharko ditu gobernuak, Aralarren ekimenez
- Maeztu: “Onartezina da murrizketa handiagoa egitea, akordiorik ez dagoela argudiatuta"
- Aralarrek Enkarterrien berrindustrializazioaren aldeko manifestaziora joateko deia egiten die Bizkaitar guztiei


