Patxi Zabaleta: “Aralarrek proiektu oso argia dauka, sendoa, eta bere kideen eta ingurukoen arteko batasuna sortzen duena”
- Europako hauteskundeak
- Patxi Zabaleta
- Elkarrizketa
Era berean, Zabaleta Euskal Herriko etorkizuneko mapa politikoaz mintzatu da. “Euskal Herrian egon behar du ezker abertzale anitza behar du, bide politiko hutsetatik jardungo duena eta ezker berriaren eta ekologiaren postulatuak koherentziarekin defendituko dituena. Horretan egingo dugu topo eta horretan egiten ari gara gure bidea. Horixe da Aralarren aktibo nagusia”. Gaineratu duenez, “abertzale ikuspuntu batetik, zentro-eskuineko alderdi handi bat eta hainbat sentsibilitate biltzen dituen ezker abertzalea ikusten da; ezker abertzale anitza, autodeterminista, ezker berriaren eta ekologiaren baloreak biltzen dituena, eta ezker abertzale hori beste edozein alderdi bezain garrantzitsua izatera deitua dago Nafarroan eta EAEn”.
Europako hauteskundeei buruz ere jardun du Zabaletak. Aralar Europa de los Pueblos Verdes koalizioaren barruan aurkeztu zen, eta eurodiputatua eskuratu zuen. “Emaitza oso ona da, zenbakiak guk nahi genituenak izan ez arren. Horregatik egin genuen autokritika. Eta autokritika egin dugu boto-emaileak erakartzeko gai ez garelako izan, gizarteak oso urrun bezala ikusten dituelako Europako hauteskundeak, nahiz eta bertan erabakitzen diren gaiak oso garrantzitsuak izan eguneroko bizitzan”.
Gaineratu duenez, “estatuko alderdi autodeterministekin eta ezkerrekoekin indarrak batzea oso garrantzitsua da. ERC edo BNG bezalako alderdiekin zubiak eta elkarlana eraikitzeak poz handia eragin digu. Lehen Galeuscan sinbolizatu zen hori, egun ezkerreko Galeusca da, etorkizunean polo garrantzitsua izatera deitua dago. Polo irekia da eta bertan lan handia egin beharko da”.
Nafarroa Bairen etorkizunari buruz adierazi duenez, “alderdiek osatutako koalizioa da, eta azken hiru hauteskundeetan horrela aurkeztu da. Nafarroan UPN PSNren laguntzarekin eskuin muturreko politika egiten duenez, egoera berezia sortzen da, eta horren aurrean, hautesleriak erantzun berezituak eta alderdien arteko elkarlana eskatzen du. Eta indar batze hori taktikoa izan behar da, hau da, ezberdinen artekoa. Bina oso argi izan behar dugu batasun horren oinarriak ideologikoa behar duela izan. Oinarri horrekin elkarrekin lanean jarraituko dugu”.
Bestalde, Patxi Lopezen gobernua “frentista” dela esan du, “PP lehentasunezko bazkidea izateko hitzarmena daukalako”. “Patxi Lopezek ezingo ditu ezkerreko eta akordio aurrerakoirik lortu PPrekin daukan hitzarmena mantentzen duen bitartean. PPk egiten dion kontroletik ihes egiteko, forma eta agerraldien jokatu beharko du. Baina PPrekin daukan hitzarmenari eusten dion bitartean, gobernu frentista izango da, are gehiago PPk dituen jarrerekin”.
Albiste erlazionatuak
Europako hauteskundeak
Patxi Zabaleta
- Patxi Zabaletak egoera politikoaren hausnarketa egin du Berria Telebistan
- Patxi Zabaleta: “Gernikako akordioa bete egin behar da eta horretarako gaude gaur manifetazioan”
- Patxi Zabaleta: “Nafarroa Bai bere irizpideekin bat egiten duten guztiei irekita dagoen egitura da”
- Nafarroa Baik 12-13 parlamentari eskuratuko lituzke, Navarrometroaren arabera
Elkarrizketa
- Patxi Zabaleta: "Gaitzesten dutenekin eta ez dutenekin hitz egin behar da"
- Zabaleta: “Etorkizuneko ezker abertzale handiak hartuko duen esparru politiko, zibil eta arau demokratikoetan bakarrik oinarritukoa eraikitzen ari gara”
- Zabaleta: «Abertzaleok bat eginez jokatu behar dugu, frentismorik gabe»
- Txentxo Jimenez: "EAk eta Batzarrek ezin dute hanka bat kanpoan eta bestea barruan izan"


