Oxel Erostarbe: “Ezker abertzale politiko indartsua da, Legebiltzarretik Gipuzkoako Foru Aldundira hedatu gura duten frenteari aurre egiteko bermea”
- Erostarbe
- Gipuzkoa
- PSE
“Eusko Jaurlaritza herri honetako gehiengo sozial eta politikoari bizkar emanda lortu ostean, bi urte barru Gipuzkoako Foru Aldundia lortzeko bideari ekin diote PSE-EE eta PPk”, Aralarren Gipuzkoako koordinatzailearen ustez. “Formula zein den ondo baino hobeto dakite: ideia politiko batzuk Batzar Nagusietatik kanpo laga eta noraezean diharduen alderdi jeltzalea euren parametroetara erakarri”. Horren aurrean, “Gipuzkoako Foru Aldundiaren konkistan datorren frente unionistari aurre egiteko, abertzaleok erantzun bateratua eman beharra” dugula iritzi dio Erostarbek. Eta “hori gauzatzeko ezker abertzale politikoa indartzen jarraituko du Aralarrek. Ezker abertzale politiko indartsua da, Legebiltzarretik Gipuzkoako Foru Aldundira hedatu gura duten frenteari aurre egiteko, abertzaleok erantzun bateratua emango dugula bermatzen duen bakarra”.
Bestetik, Patxi Lopezi gogorarazi dio ez dela egia berea denik azken 12 urteotako gobernurik egonkorrena. “Lopezek ahaztu egiten du inoiz gobernu batek izan duen babesik txikiena duen alderdiak gobernatzen duela eta berak eta bere gobernuak lortzen ez duten sendotasun itxura besteen hanka sartzeetan ezkutatu nahi du”.
Lopezen gobernuak sei hilabete bete dituen honetan, Aralarren Gipuzkoako koordinatzailearen ustez, “Lopezen gobernua Eusko Jaurlaritzan inoiz egon den ahulena da eta herri honetako gehiengo sozial eta politikoari bizkar emanda dihardu". Ahula izateaz gain, "norabide propiorik gabe diharduen gobernua da Lopez lehendakariarena", Erostaberen iritziz. “Bere burua sozialistatzat duen gobernuak ahaztu egin ditu ezkerreko politikak. PPri men egin eta krisiari ezkerretik erantzuteko egindako proposamen guztiak atzera bota ditu. Eta larriena dena, bere ideia, oinarri eta helburu politikoak, PPk Legebiltzarreko bozketetan ematen dion gehiengoa galtzeko beldur, ahaztu eta alde batera uzten dituen gobernua da”.
Albiste erlazionatuak
Erostarbe
- PSE bakarrik geratu da, ostalariei konpentsazioak emateko Aralarren ekimenaren aurka
- Kooperatiben lege aldaketarekin aurrera egiteko asmoa duen argitzea eskatu dio Aralarrek Lehendakariari
- Tabakoaren legeak eragindako obrak egin zituztenei kalte-ordainak emateko ekimena aurkeztuko du Aralarrek Legebiltzarrean
- “Tabakoaren legearekin Jaurlaritzak zituen asmoak ezertan geratu dira”, Aralarren iritziz
Gipuzkoa
- Zenbait bilera eta agiri trukeren ondoren, ez da posible izan datorren legealdiari begira Bilduren eta Aralarren arteko aldebiko akordioa lortzea
- Ainhoa Beola da Aralarren Donostiako alkatetzarako hautagaia, Gipuzkoako Batzarrak hala berretsi ostean
- Erostarbe: "Argi dugu epe ertainera ezker abertzale politikoa izango dela Gipuzkoan benetako alternatiba"
PSE
- Aralarrek Jaurlaritzaren lan erritmo geldoari leporatu dio legeak onartzearen atzerapena
- PPren eskutik, herria zatitzen duen proposamen zatitzaileak egitea leporatu dio Aralarrek PSEri
- Patxi Zabaletak dio PSEk Batasunarekin bildu dela ukatzea “barregarria” eta “penagarria” dela
- Aralarrek eztabaida politikoa, fiskalitate birbantzaileagoa eta bakerako apustua aurkeztuko dizkio PSEri lehentasunezko gaitzat


