Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Albisteak Iosu Murgiak Bizkaiko Ahaldun Nagusiak Merkelen neurri neoliberalei emandako babesa salatu du

Iosu Murgiak Bizkaiko Ahaldun Nagusiak Merkelen neurri neoliberalei emandako babesa salatu du

2011/02/10
  • EAJ
  • aralar
  • Krisi ekonomikoa
  • Bizkaia
  • Murgia
Iosu Murgiak, Aralar Bizkaiko koordinatzaileak salatu du “itxuraz EAJ eta PSE langileen aurka eta multinazionalen alde egiteko soilik ipintzen dira ados”. Murgiak azaldu duenez, J.L. Bilbao, Bizkaiko Ahaldun Nagusiaren eta Gemma Zabaleta, Eusko Jaurlaritzaren lan sailburuaren, adierazpenak “herri honetako langileriaren lan-eskubideen aurkako beste eraso bat” dira.

Bizkaiko BBNNetako Aralarren ordezkariak dioenez “J.L. Bilbao jauna, Bizkaiko herritarren ongizatearen erantzule nagusi bezala hiritar bizkaitarrak jasaten ari garen krisi ekonomikoaren aurrean babestu beharrean, familien egoera ekonomiko zaila larritzen duten neurriak defendatzen ari da, hala nola, pentsioen erreforma, lan erreforma eta, orain, soldata igoerak gutxitze aldera, produktibitatearen kontzeptua sartzea. Murgiak nabarmendu duenez, Bilbao jaunak ez dauka Aurrezki Kutxen sistemaren heriotza aldarrikatzeko inongo eskrupulurik, NDFren jarraipideekin bateginez eta banketxe handiei espekulaziorako eta gure gizartearen espoliaziorako beste esparru bat irekiz.” 

 Aralarren ordezkariak adierazi du PSE eta EAJ euskal langileen aurka bankariak eta enpresa handiak babesten eta mesedetzen dituzten neurriak ezartzeko ados ipintzen direla, Galdakaoko lantzadera edota Bizkaiko garraioa bezalako beste gai batzuen inguruko eztabaida mediatikoak plazaratzen dituzten bitartean.

 Murgiak gogor kritikatu du Bizkaiko Ahaldun Nagusia Eusko Jaurlaritzaren ordezkariaren adierazpenekin bategiteko denborarik galdu ez izana,  “Merkel anderearen tesi neoliberal setatienekin lerrokatuz”. Aralarren ordezkariak Merkel babestuz J.L. Bilbao jaunak egindako adierazpenak salatu ditu “soldatak produktibitatean oinarratzeak, irizpide neoliberalak jarraituz, langileen artean oso errealitate ezberdinak sortzea ekarriko lukeelako eta bizitzaren garestitzeari aurre egiteko pertsonen gastu gaitasunari zuzenean eragingo liokelako”.

 

Albiste erlazionatuak