Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Albisteak Oraingoan bai, itzulpena eskatu delako atzeratu egin da Legebiltzarreko batzordea

Oraingoan bai, itzulpena eskatu delako atzeratu egin da Legebiltzarreko batzordea

2011/11/04
  • euskara
  • erostarbe
Aurreko bietan ez bezala, gaurko Gizarte Politika, Lan eta Berdintasun Batzordean, Laneko Segurtasun eta Osasunerako II. Plan Estrategikoaren eztabaida eten egin da harik eta Aralarrek euskaraz aurkeztutako ebazpen proposamenak itzuli diren arte, PPk protesta egin baitu euskaraz egonik ez zituelako ulertzen.

Momentu horretan batzordeburu sozialistak eten egin du batzordea, zuzenketak itzulpen zerbitzuetara bidaltzeko asmoz. Azkenean, ordea, batzordea eten eta gero, itzulpen lana hamar minutu luzatu beharra zegoenez, Aralarren zuzenketak itzuli gabe (eta, beraz, bozeramaile popularrak ulertu gabe) bozkatu egin dituzte eta ez dira atera popularrek eta sozialistek kontrako bozka eman dutelako).

Gogoratu beharra dago Aralarrek urrian birritan eskatu duela batzordeko eztabaida atzeratzea, informazioa euskaraz ere jaso arte (horixe baita Aralarren lan hizkuntza Legebiltzarrean). Kasu bietan, hala Herrizaingo batzordeburu sozialistak nola Osasun batzordeburu popularrak, ez zuten eztabaida atzeratu.

Halaber, momentu honetan, Aralar zain dago polizia legearen tramitazioa etengo den ala ez jakiteko. Izan ere, legeak agintzen duen memorietako bat hizkuntza ofizialetako bakarrean ailegatu baita Legebiltzarrera.

Aralar izan da zuzenketak euskara hutsez aurkeztu dituen talde bakarra.

Bitxia da, planaren aurkezpena egitera etorri den Gemma Zabaleta sailburuak, interesgarrtzat eta kontuan hartzeko modukoak jo dituela hasieran Aralarrek egindako zuzenketak. Bozketan, ordea, popularrek eta sozialistek, kontra bozkatzea hobetsi dute eta halaxe egin dute.