"Onartezina da Hezkuntza sailari eskatzea itunpeko ikastetxeak behartzea gura ez duten hizkuntza eredurik eskaintzera"
- hezkuntza
- basabe
- ereduak
Basabek adierazi duenez, “Hezkuntza sailak ezin ditu behartu itunpeko ikastetxeak eskaini gura ez duten hizkuntza eredurik eskaintzera”. Hori dela eta, Jaurlaritzari erantzukizuna eskatu dio Aralarrek “Epaitegi konstituzionalak hainbat aldiz eta gizarte honen gehiengo erabatekoak behin eta berriro eskatzen duena bideratzen lagundu dezan: Derrigorrezko eskolaldia bukatzen denean, hizkuntza biak, euskara eta gaztelania, jakitea erkidegoko ikasleek”.
Izan ere, Aralarren legebiltzarkideak behin eta berriz azpimarratu duenez, “ikasleek eskubidea daukate hizkuntza ofizial biak jakiteko eta administrazioak eskubide hori bideratzeko erantzukizuna dauka eta erantzukizun hori exijitu egin behar zaio”. Eskubide hori “ez denez A ereduaren bitartez segurtatzen, Celaa sailburuak erantzukizunez jokatuko balu, ikasleei hizkuntza ofizial biak jakiteko eskubidea bermatu beharko lieke. Gainera sozietate honen gehiengoak ez du A eredua aukeratzen, euskararen ezagutzarako egokiagoak diren ereduen alde egiten dute gurasoen gehiengoak”.
Hizkuntza Aukeratzeko Askatasunerako Plataformakoei erantzunez, “arazoa ez dagoen lekuan arazo egiten aritzea”, “umea A ereduan matrikulatu gura izan duenak hala egiteko aukera izan duelako. Itunpeko ikastetxeetan ez bada, sare publikoan”. Gogora ekarri du “A eredua eskaintzen duten ikastetxe publikoak ghetto bihurtzen ari direla”.
“Legeak ezagutzen die gurasoei hezkuntza eredua aukeratzeko eskubidea, baina lege berberak ezagutzen die ikasleei hizkuntza ofizial biak jakiteko eskubidea; are gehiago, maila juridiko handiagoko legeek onartzen diete ikasleei hizkuntza biak jakiteko eskubidea; konstituzioaren 3. artikuluak eta EAEko estatutuaren 6.ak, esaterako. Horretarako balio ez duen A ereduaren aurrean, beraz, Hezkuntza sailak ezin du neutrala izan. Horregatik, Aralarreko legebiltzarkideak Hezkuntza sailari eskatu dio neutraltasuna ez, baizik eta legea eta hezkuntza helburuak betetzeko balio duen ereduaren alde egin dezala, gurasoak eredu horretan matrikulatzera gonbidatuz”.
Albiste erlazionatuak
hezkuntza
- Jaurlaritzak jarraituko du ordezkapenak lehenengo egunetik ez betetzen
- Basaberen iritziz “onartezina da Celaak B ereduko ikasleak hizkuntza eskakizunetik salbuetsi gura izatea”
- Santurtziko Haurreskolak eskari guztiei erantzungo diela segurtatu du Celaak
- Aralarrek EAEko gurasoak zoriondu nahi ditu euskararen aldeko apustua egiteagatik
basabe
- Eusko Legebiltzarrak euskaraz lan egiteko eskubidea ukatu die legebiltzarkideei
- Jaurlaritzak jarraituko du ordezkapenak lehenengo egunetik ez betetzen
- Aralarren ekimenez, aurrerantzean, ertzainek agerian eraman beharko dute bakoitzaren zenbaki profesionala
- “Jaurlaritzak ez dio EITBri beharrezko finantzazioa segurtatzen”, salatu du Aralarrek
ereduak
- Aralarrek bere poztasuna adierazten du D ereduak berriz gora egin duelako
- Aralarrek Celaari eskatu dio "beregain har dezala EAEko hizkuntza ofizial bien ezagutza ondoen bermatzen duten eredua sustatzeko ardura”
- Euskara, marko hirueledunean
- Basabe: “Orain arte zer gertatu den eta eredu bakoitzak zer eman duen kontuan hartu behar du Hezkuntza sailak marko berria planteatzeko orduan; ezin da zerotik hasi”


