Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Albisteak Nafarroako Aralarren asanbladak Artikan hartutako erabakia berretsi du

Nafarroako Aralarren asanbladak Artikan hartutako erabakia berretsi du

2011/09/24
  • Nafarroa
Nafarroako Aralarrek batzarra egin zuen atzo Berriozarren. Azaroaren 20ko hauteskundeetan ezkerreko eta abertzaleen arteko koalizio batean aurkezteko erabakiaren inguruan eztabaida eta bozketa ere egin zen.

Aralarrek Artikan egindako hegoaldeko batzarrean eta Derion egindako kongresuan hartutako erabakia berretsi zuten. Aralarkideen %67,28k batzarren eta kongresuan hartutako erabakia berretsi zuen.