Nafarroako Aralarrek NaBairen aldeko apustua egin du eta "ahal den alderdiekin hitzarmenak sinatzea eskatu" du
- Zabaleta
- Asanblada
- NaBai
- Jimenez
- Nafarroa
Iruñeko Baluarten egin du asanblada Nafarroako Aralarrek. Nafarroako koordinatzaile Txentxo Jimenezek, zuzendaritzaren izenean, eman ditu zuzendaritzaren kudeaketaren berri; Tuteran, iazko urrian egindako konferentzia politikotik orain arte egindako kudeaketaren berri eman du Jimenezek eta Nafarroa Bai osatzen duten alderdiekin izandako bileren berri ere eman du; militantziak ere parte hartze handia izan du ondoren sortutako eztabaidan.
Era berean, Tuterako konferentzia politikoan onartutako ebazpenak berretsi ditu. Hori dela eta, proiektu politiko demokratiko, ezkerreko, aurrerakoi eta abertzalea izango den hauteskunde aukeraren alde egin du, giza eskubideen alde eta bide politiko eta zibil soilak erabiliko dituena.
Azkenik, Nafarroako Asanbladak positibotzat jo du Nafarroako Bai osatzen duten alderdiekin izandako bilerak. Koalizioaren etorkizunaz hitz egin aurretik, Asanbladak gazte nafarren erreferentzia den Iratzarri-Nafarroaren egoeraren berri izan du, gazteen aldetik parte hartze zabalagoa izaten ari dena. Nafarroako Iratzarriren koordinatzailea Hibai Baskones aurkeztu da Asanbladaren aurrera.
Ondoren Aralarren koordinatzaile nagusi Patxi Zabaletak hitz egin du. Auzitegi Konstituzionalaren, Auzitegi Nagusiaren eta Barne Sailburu Alfredo Rubalcabak egindako azkeneko adierazpenak kritikatu ditu Zabaletak. Era berean, adierazi du hurrengo hauteskundeak irabaztea ez dagoela UPNren edo eskuineko indarren egoera txarra izatearen baitan, baizik eta gure proposamena ona, zintzoa, egokia eta sinesgarria delako. "Gure proposamen"politikoa sinesgarria bada eta gazteen eta helduen konfiantzazkoa bada irabaziko dugu". Azkenik, Zabaletak iragarri du "irabaztea etorriko dela baldin eta gutariko bakoitzak aukera horren alde egiten badugu, horrela egin ezean ez da aukera etorriko".
Albiste erlazionatuak
Zabaleta
- Ezenarro hirugarren urtez jarraian politikorik baloratuena
- Guillerme Vazquez, BNGko bozeramailea: “Estatu espainolak nazio-aniztasuna onartzen ez duen arte ez da izango Estatu oso bat”
- Patxi Zabaleta proposatu du Aralarren Nafarroako ejekutibak Nafarroako Parlamenturako NaBairen zerrendaburu izateko
NaBai
- Zilbeti ireki aurretik, Eugiko harrobiaren berreskurapen plana egitea eskatu du Nafarroa Baik
- Nafarroan herri ekimen legegileari bidea erraztearen alde agertu da Aralar
- Gobernuak BOEn prezioen jeitsieran atzera egin izana kritikatu du Txentxo Jimenezek
- Fernandez de Garaialde: «Uste dut hurrengo bozetan NaBai ez dela izango»
Nafarroa
- Gernikako Akordioaren sinatzaileek nafarren eskubide zibil eta politikoak berma daitezela eskatu dute
- Aralarrek Nafarroari iruzur egitea leporatu dio UPNri eta Lehen mailako arretaren alde egin du osasun sistemaren oinarri bezala
- Lopezek Nafarroako gobernuarekin sinatutako akordioa “gaizki negoziatu zela” salatu du Aralarrek plenoan
- Nafarroako Aralarren asanbladak Artikan hartutako erabakia berretsi du


