Nafarroako Aralarrek bere lehenengo kontseilu politikoa egin du egoera ekonomikoa aztertu eta 2011ko hauteskundeak prestatzeko
- kontseilua
- nabai
- jimenez
Irregulartasun horien adibide modura jarri ditu Jimenezek, Los Arcosen egin nahi den abiadura zirkuitua. Izan ere, Comptos Ganberak arrazoia eman dio Aralarri eta Nafarroa Bairi jarri zituzten irregulartasun salaketekin. Era berean, 29rako deituta dagoen grebari atxikimendua adierazi dio Aralarren Nafarroako koordinatzaileak "kaleratzea errazten duen eta langileen eskubideen kontra doan lan erreforma salatzeko".
Udal eta foru hauteskundeei begira, eskualde horretako militantziarekin batera, PSN eta UPNren eskaintzari aurre egiteko hauteskunde programa lantzen ari direla baieztatu du Jimenezek. "Nafarroa Bairen alde egiten dugu Aralarren eta horretarako sinatu dugu akordioa EArekin, horrela koalizioa udal eta foru hauteskundeetan egongo dela ziurtatu dugu", azaldu du Jimenezek.
Kazetariek egindako galderei erantzunez, alderdiko koordinatzaileak azpimarratu duenez, "EArekin harremanak oso onak dira eta orain Nafarroa Bai osatzen duten gainontzeko indarrak koaliziora gehitzea dugu helburu. Horretan lan egin behar dugu uda honetan. Akordioa ona da eta besteak ere gehi daitezen lan egin beharko dugu, irailetik aurrera era positiboan lan egiten hasteko eta barne eztabaidak alde batera uzteko".


