Nafarroa Bairen ustez, neurriak hartu behar dira Babestutako Etxebizitza bat egokitu arren hipoteka eskuratu ezin duten herritarrak etxea hartu ezinik ez gelditzeko
- Txentxo Jimenez
- Nafarroa Bai
“Gobernuak finantza erakundeei exijitu behar die Nafarroako Gobernuak ematen dituen Babes Ofizialeko Etxebizitza guztiei hipotekak eman ahal izateko diru kopuru nahikoa jartzea, behin beharrezkoa baremoa eta eskatutako baldintzak betetzen direla egiaztatu ondoren”.
Nafarroa Baiko parlamentariak azpimarratu duenez, “krisiak eragindako egoera larriari ezin zaio gaineratu etxebizitza izatea bezalako eskubide unibertsala denari uko egin behar izatea. Beraz, administrazioei egokitzen zaie eskubide hori bermatzeko beharrezkoak diren neurriak hartzea, indefentsio egoera horrekin amaitzeko”.
Txentxo Jimenezek gaineratu duenez, “banku eta kutxek utzitako diruaren interesak goraka ari dira, eta horren ondorioz, milaka nafarrek gero eta zama handiagoari aurre egin behar diote, beren ekonomiak une ahulenean daudenean”.
Egoera horren aurrean, koalizioko bozeramaileak hainbat neurri proposatu ditu: interesentzat diru laguntza handiagoa ematea, ordaintzen ez den urte kopurua handitzea, hipotekak ordaintzeko urte kopurua handitzea, etxebizitza aldaketak. “Era horretara, pertsona batzuk dituzten arazoak konpontzeko bidean jarriko gara”.
Era berean, Txentxo Jimenezek Gobernuari eskatu dio bitartekari eta bermatzaile lana egiteko finantza erakundeekin, Babes Ofizialeko Etxebizitzekin lotuta herritarrek hipotekak eskuratzeko dituzten arazoak zuzentzeko eta konpontzeko.
Nafarroa Baiko Etxebizitza gaietarako bozeramaileak ohartarazi duenez, “finantza krisiak kredituetarako sarbidea itxi die etxebizitza bat eskuratu nahi dutenei. Pertsona askok, babes ofizialeko etxebizitza baten zain denbora asko eman ondoren, ikusi dute beren ilusioak eta beharrak bete gabe geratu direla, finantza erakundeek hipoteka bat eskuratzeko aukera ez dietelako ematen”.
Horregatik, koalizioak eskatuko du Nafarroako Gobernuak kreditu hipotekarioen gaineko kontrola egitea, eta kontrol hori publikoa eta hiru hilabeteko maiztasuna izatea.Albiste erlazionatuak
Txentxo Jimenez
- Txentxo Jimenez: "Aralar ez da Batasunarekin joango, hori Nafarroa Bai apurtzea litzatekeelako"
- Nafarroa Baik eskatu du Hondakinen Plangintza esposizio publiko fasetik kentzeko
- Nafarroa Baik Parlamentura eramango du pentsioei buruzko eztabaida
- Aralarrek dio NaBai alderdien koalizio irekia dela eta bere printzipioekin bat egiten duten guztiek osa dezaketela
Nafarroa Bai
- Nafarroa Baik gobernuari eskatu dio azal dezala hezkuntzan egindako murrizketekin zenbat aurreztu duen
- Txentxo Jimenez: "Aralar ez da Batasunarekin joango, hori Nafarroa Bai apurtzea litzatekeelako"
- Patxi Zabaleta: “Nafarroa Bai bere irizpideekin bat egiten duten guztiei irekita dagoen egitura da”
- Nafarroa Baik 12-13 parlamentari eskuratuko lituzke, Navarrometroaren arabera


