Nafarroa Baik uste du aurrezki kutxen auzian Sanz modu arduragabean eta zuhurtzia gabe jokatzen ari dela
- Patxi Zabaleta
- Nafarroako Gobernua
- sanz
- Nafarroa Bai
Koalizioko bozeramaileak agertu duenez, “udaren ondoren Sanz jaunak eskainitako prentsaurrekoan Nafarroako Kutxaren estatutu berrien gaiari heldu zion berriro. Urte hauetan guztietan Nafarroako Kutxaren presidente izan da Nafarroako presidentea zen heinean, eta orain beste behin, Nafarroako Parlamentuari errespetu handirik erakutsi gabe azaltzen da, Aurrezki Kutxen eskumena Foru Amejoramenduaren 56. artikuluan jasotzen baita, nahiz eta zalantzak agertzen diren Nafarroako eskumen publikoen inguruan”.
Patxi Zabaletak adierazi du arlo honetan eztabaida publikoa egiteko aukera “lapurtu” zaiola iritzi publikoari, “eta lapurtzen jarraitu nahi dute, Arias Navarroren garaiko hitzarmen bat aitzaki bezala erabilita. Nafarroako eskuinak, bere pribilejioak mantentzearren, Nafarroako Kutxaren pribatizazioaren bideari ekin nahi dio, eta, hain justu, horixe da Nafarroako ekonomiak behar ez duena”.
Zentzu horretan, Nafarroa Baiko bozeramaileak ohartarazi du bategite prozesuak interes partikularrengatik daudela geldiarazita, “eta Sanzek egiten dituen iragarpenak pribatizazioa bilatzen duten ikuspegi zaharkituei men egiten dietenak dira”.
“Jatekoarekin ez da jolasten eta Nafarroako Aurrezki Kutxei buruzko eztabaida Nafarroako Parlamentuari lapurtu nahi izana eta Nafarroako Kutxa bakartzeko eta pribatizaziora eramateko ahalegina erabat salagarria da”, azpimarratu du.
Nafarroa Baiko bozeramailearen aburuz, “Foruen nomenklatura bere onerako erabili nahi du beste behin Nafarroako eskuinak, foruen birtualtasun demokratikoak gaizki erabiliz”.
“Sanzek adierazi du isilpean sustatutako estatutu berri horiek modu beroan hartu dituztela Ekonomia Ministerioan, baina albiste horrek ez du bat egiten Nafarroako 40.000 langabetuek edota Nafarroako tresna publikoek demokratizatzeko duten premiekin”.
Albiste erlazionatuak
Patxi Zabaleta
- Rajoyk diktatutako murrizketak "otzan" bete izana leporatu dio Zabaletak Barcinari
- Xabi Lasa: “Ongizate Estatua hutsaltzen ari dira UPN eta PSN Rajoy-ren gobernuak markatzen duen erritmoan”
- Patxi Zabaletak egoera politikoaren hausnarketa egin du Berria Telebistan
- Patxi Zabaleta: “Gernikako akordioa bete egin behar da eta horretarako gaude gaur manifetazioan”
Nafarroako Gobernua
- Aralarrek, EAk eta Batasunak autogobernua aplikatzea eta pase forala erabiliz Nafarroan murrizketak ez ezartzea proposatu dute
- Asun Fdez. de Garaialdek haurdunaldiaren borondatezko etenaren gaian Santa Inkisizioa bezala aritzen dela leporatu dio UPNri
- Rajoyk diktatutako murrizketak "otzan" bete izana leporatu dio Zabaletak Barcinari
- Gobernuak BOEn prezioen jeitsieran atzera egin izana kritikatu du Txentxo Jimenezek
Nafarroa Bai
- Aritz Romeo: “Iruñako udaltzaingoa nahi dugu eta ez UPNren udaltzaingoa”
- NaBai-k produktu transgenikoen produkzioa gutxitzea eskatu du, horiek desagertarazi arte
- Nafarroa Bai-k 54 emendakin aurkeztu dizkio Nafarroako Gobernu Irekiaren legeari
- Langabeziaren kontrako itun “ausarta eta konprometitua” eskatu du Nabai-k eta PSNri koherentzia exijitu dio


