Nafarroa Baik salatu du Nafarroako Gobernuak kutxen foru legea modu nabarian ez duela betetzen
- UPN
- Nafarroa Bai
- Patxi Zabaleta
- Miguel Sanz
Bozeramaileen Mahaia eta Batzordea hasi baino lehen, Zabaletak agertu du hori ez dela foru legeen kontua. “Nafarroako Kutxaren pribatizazioaren kontua oso larria da, konponbiderik ez duelako. Izan ere, badago foru lege bat 1986tik, baina UPNren gobernuek etengabe utzi dute betegabe”. Gaineratu duenez, “eskandalu politiko oso larri baten aurrean gaude, eta ziurrenik, prebarikazio kutsuak dauzka”.
Zabaletak gogoratu duenez, Nafarroako Kutxak azterketa bat egingo du erakunde publikoa den edo ez eta Miguel Sanz Nafarroako Gobernuko presidentea den neurrian bateraezintasunen bat daukan argitzeko. Gogoratu duenez, azterketa hori egingo du Nafarroa Baik eskatuta, eta UPNren kontrako botoarekin.
Nafarroa Baiko bozeramailearen hitzetan, “Nafarroa salbuespen eskandalagarria da kontu honetan, eta zehaztasunik gabeko finantza abentura batean, inkognita asko dauden egoera batera eramaten ari dira guztia”.Albiste erlazionatuak
UPN
- Aralarren ustez, aldaketa politikoa inoiz baino beharrezkoagoa da Nafarroako gizartearentzat
- Patxi Zabaletak dio UPNren “gobernu falta ikaragarria” dela, eta bere eredua “agortua” dagoela
- Aritz Romeok Sayasi eskatu dio bere ibilbide politiko berrian fotomatoi politika albo batera utzi eta Nafarroako benetako arazoez ardura dadila
Nafarroa Bai
- Nafarroa Baik gobernuari eskatu dio azal dezala hezkuntzan egindako murrizketekin zenbat aurreztu duen
- Txentxo Jimenez: "Aralar ez da Batasunarekin joango, hori Nafarroa Bai apurtzea litzatekeelako"
- Patxi Zabaleta: “Nafarroa Bai bere irizpideekin bat egiten duten guztiei irekita dagoen egitura da”
- Nafarroa Baik 12-13 parlamentari eskuratuko lituzke, Navarrometroaren arabera
Patxi Zabaleta
- Patxi Zabaletak egoera politikoaren hausnarketa egin du Berria Telebistan
- Patxi Zabaleta: “Gernikako akordioa bete egin behar da eta horretarako gaude gaur manifetazioan”
- Patxi Zabaleta: “Nafarroa Bai bere irizpideekin bat egiten duten guztiei irekita dagoen egitura da”
- Nafarroa Baik 12-13 parlamentari eskuratuko lituzke, Navarrometroaren arabera


