Nafarroa Baik proposatu du Gobernuak langabezian eta prestazio gabe dauden pertsonen egoerari buruzko txostena egitea
- Txentxo Jimenez
- Nafarroa Bai
Koalizioko parlamentariarentzat, “langabezian dauden pertsonek bizi duten egoera zein den ezagutzea eta aztertzea beharrezkoa da, beren beharrei erantzuteko neurri eraginkorrak indarrean jarri ahal izateko”. Txentxo Jimenezek gogoratu zuenez, “langabezian dagoen pertsona kopuruak gora egin du nabarmen azkenaldia, eta Nafarroan 43.000 izatera iritsi dira, eta gero eta gehiago dira lanik gabe eta langabezia prestazio gabe dauden herritarrak”.
Nafarroa Baiko parlamentariak beste ekimen bat ere aurkeztu du: “Beharrezkoa da Gizarte Segurantzaren Legea aldatzea, Espainiako Gobernuak 1992an egin zuen enpleguaren erreformaren ondoren, langabezia prestazioa jasotzeko epea aldatu zelako, sei hilabetekoa izatetik lau hilabetekoa izatera pasatuz”. Zentzu horretan, Txentxo Jimenezek proposatu du langabezia prestazioa jasotzeko baldintzak eta epea 1992aren aurrekoak izatea.
Koalizioko parlamentariak adierazi duenez, “krisiaren ondorioz, salbuespeneko egoera batean gaude, eta horri aurre egiteko, salbuespeneko neurriak jarri behar dira indarrean. Gure ustean, Erkidegoan egoera horretan dauden pertsonak nola dauden jakin behar dugu”.
Amaitzeko, Nafarroa Baik aurkeztutako proposamenean Nafarroako Gobernuari eskatzen zaio langabezian dauden eta prestazioa agortuta duten pertsonei laguntzeko aldi baterako programa aurkeztea, eta beste gauza batzuen artean, enplegurako sarbidea errazteko formakuntza programak lantzea.Albiste erlazionatuak
Txentxo Jimenez
- Txentxo Jimenez: "Aralar ez da Batasunarekin joango, hori Nafarroa Bai apurtzea litzatekeelako"
- Nafarroa Baik eskatu du Hondakinen Plangintza esposizio publiko fasetik kentzeko
- Nafarroa Baik Parlamentura eramango du pentsioei buruzko eztabaida
- Aralarrek dio NaBai alderdien koalizio irekia dela eta bere printzipioekin bat egiten duten guztiek osa dezaketela
Nafarroa Bai
- Nafarroa Baik gobernuari eskatu dio azal dezala hezkuntzan egindako murrizketekin zenbat aurreztu duen
- Txentxo Jimenez: "Aralar ez da Batasunarekin joango, hori Nafarroa Bai apurtzea litzatekeelako"
- Patxi Zabaleta: “Nafarroa Bai bere irizpideekin bat egiten duten guztiei irekita dagoen egitura da”
- Nafarroa Baik 12-13 parlamentari eskuratuko lituzke, Navarrometroaren arabera


