Nafarroa Baik osasun arloko murrizketez galdetu du, eta salatu du arlo batzutan murrizketak egiten diren bitartean obra handiekin aurrera jarraitzen dutela
- Nafarroa Bai
- Osasuna
- Fernandez de Garaialde
Fernandez de Garaialdek gogoratu duenez, “tokiko prestazioak ez murrizteko konpromisoa hartu zuen Gobernuak, hori dela eta, gaixotasunen prebentzioan, osasunaren sustapenean eta herritarren heziketan murrizketak egitea ezin dugu ulertu”. Nafarroa Baiko bozeramaileak ohartarazi duenez, “murrizketa horiek gertatuz gero, osasun egokia lortzeko oinarriari eraso zuzen-zuzena egingo litzaioke”.
“PSNren laguntzarekin aritzen den UPNren gobernuan ez du zalantzarik egiten lehentasunezkoak ez diren obretan inbertsio handiak egiteko, Sanferminetako Museoa, adibidez. Baina, bitartean, osasun egokiaren oinarrian murrizketak egiten ditu”.
Fernandez de Garaialdek esan duenez, “370 programa baino gehiago aurkeztu dira, eta dirulaguntzak izoztea erabakitzen bada, 40 pertsonen lanpostuetan eragingo da”. Horregatik guztiagatik, Nafarroa Baik galdera hori aurkeztu du, eta aldi berean, PSNri galdetzen dio murrizketa horiek onartzen dituen edo ez, “agerian geratzen ari baita aurrekontu horiek fartsa hutsa direla, eta horiek PSNren babesarekin egin dira”.
Albiste erlazionatuak
Nafarroa Bai
- Nafarroa Baik gobernuari eskatu dio azal dezala hezkuntzan egindako murrizketekin zenbat aurreztu duen
- Txentxo Jimenez: "Aralar ez da Batasunarekin joango, hori Nafarroa Bai apurtzea litzatekeelako"
- Patxi Zabaleta: “Nafarroa Bai bere irizpideekin bat egiten duten guztiei irekita dagoen egitura da”
- Nafarroa Baik 12-13 parlamentari eskuratuko lituzke, Navarrometroaren arabera
Osasuna
- Aralarrek Tolosaldean osasun pribatua inposatzea leporatu dio Jaurlaritzari
- Aralarren galderari erantzunez, Osasun sailak gezurtatu egin du klenbuterolaz kutsatutako ganadua hil denik EAEn
- Aralarrek Osakidetzak Asuncion klinikarekin egingo duen hitzarmena bertan behera uztea eskatu du
- Aralarrek osasun publikoaren harira hausnarketa egitea eskatu du Legebiltzarrean, Marguello auziko irregulartasunen inguruko debatean
Fernandez de Garaialde
- Nafarroa Baik ohartarazi du oraindik ez dela abian jarri abortoaren aurreko profesionalen kontzientzia eragozpena arautuko duen legea
- Nafarroa Baik lege proposamena aurkeztu du, Odol eta Ehun Bankua sortu eta eskaintzen den zerbitzuaren kalitatea bermatzeko
- Nafarroa Baik bilkuran galdetuko du MIRen kontratazioak geratzeko zeintzuk arrazoi dauden


