Nafarroa Baik lege proposamena aurkeztu du, Odol eta Ehun Bankua sortu eta eskaintzen den zerbitzuaren kalitatea bermatzeko
- Nafarroa Bai
- Osasuna
- Fernandez de Garaialde
Nafarroa Baiko parlamentariaren arabera, “indarrean dagoen legedi korapilatsu eta zorrotza betetzea bermatu behar du Bankuak, produktua sortzen denetik eta erabili arte kalitate irizpideak bermatuko dituena, eta aldi berean, artatzen diren pertsonen segurtasun osoa bermatuko duena”.
“Odol eta Ehun Bankua bat eginda egotea oso garrantzitsua da, giza zelulen eta ehunen erabilerak osasun zerbitzuak daukan eragina odoletik datozen produktuek duten erabileraren parekoa delako”, esan du Fernandez de Garaialdek. Osasun arloko bozeramaileak gaineratu duenez, “azkenean erabiliko diren produktuen estandarizaziorako eta dauden zerbitzuak optimizatzeko, oso garrantzitsua da bi zerbitzuok bat eginda egotea”.
“Horrelakoak gizakietatik bakarrik lortu daitekeenez, hau da, norberak bere borondatez emandakoak direnez, maiz arazoak sortzen dira eskariaren eta eskaintzaren artean, eta horretarako, eta kudeaketa publikoa ona izateko, berme batzuk ezartzea ezinbestekoa da”, esan du.
Asun Fernandez de Garaialdek azpimarratu duenez, “Europako Batasuneko herrialde garatu guztietan zentro monografikoen esku utzi dute produktu horien kudeaketa; hau da, lurralde eremu jakin bateko osasun etxe publiko zein pribatuen odol, ehun eta zelula premiak zentralizatutako zentro batetik egiten da, dauden baliabideen eraginkortasuna ahalik eta handiena izateko, donazio kopurua handitzeko eta segurtasun berma guztiak ezarriak egoteko”.
Amaitzeko, Fernandez de Garaialdek gogoratu du Comptoen Ganberak Odol Bankua sortzea gomendatu zuela, “eta Parlamentuak sortzea ere onartu zuen, baina UPNk ez du inoiz bete”.
Albiste erlazionatuak
Nafarroa Bai
- Nafarroa Baik gobernuari eskatu dio azal dezala hezkuntzan egindako murrizketekin zenbat aurreztu duen
- Txentxo Jimenez: "Aralar ez da Batasunarekin joango, hori Nafarroa Bai apurtzea litzatekeelako"
- Patxi Zabaleta: “Nafarroa Bai bere irizpideekin bat egiten duten guztiei irekita dagoen egitura da”
- Nafarroa Baik 12-13 parlamentari eskuratuko lituzke, Navarrometroaren arabera
Osasuna
- Aralarrek Tolosaldean osasun pribatua inposatzea leporatu dio Jaurlaritzari
- Aralarren galderari erantzunez, Osasun sailak gezurtatu egin du klenbuterolaz kutsatutako ganadua hil denik EAEn
- Aralarrek Osakidetzak Asuncion klinikarekin egingo duen hitzarmena bertan behera uztea eskatu du
- Aralarrek osasun publikoaren harira hausnarketa egitea eskatu du Legebiltzarrean, Marguello auziko irregulartasunen inguruko debatean
Fernandez de Garaialde
- Nafarroa Baik ohartarazi du oraindik ez dela abian jarri abortoaren aurreko profesionalen kontzientzia eragozpena arautuko duen legea
- Nafarroa Baik osasun arloko murrizketez galdetu du, eta salatu du arlo batzutan murrizketak egiten diren bitartean obra handiekin aurrera jarraitzen dutela
- Nafarroa Baik bilkuran galdetuko du MIRen kontratazioak geratzeko zeintzuk arrazoi dauden


