Nafarroa Baik Gobernuari exijitu dio Euskalerria Irratiaren egoera legeztatu eta haren kontrako jazarpen kanpaina amai dezala
- Nekane Perez
- Nafarroa Bai
Nafarroa Baiko parlamentariak adierazi duenez, “agerian geratu da UPNren Gobernuaren kudeaketa negargarria, DOXA consulting enpresari esleitu ziolako aurkeztutako eskaintzen balorazio partziala. Gainera, txosten hori egiteko diru publikoko milaka euro gastatu ziren, eta emandako ikuskizuna ere lotsagarria izan zen, 2005ean Nafarroako Auzitegi Nagusiak egindako ebazpena ez zuelako bete Nafarroako Gobernuak”.
Nekane Perezek ohartarazi duenez, “eskertzekoa da Euskalerria Irratia egiten ari den lan bikaina, diru laguntzetan egiten zaion boikota eta Nafarroako Gobernuaren jazarpena izan arren, bere emisioekin jarraitzen duelako bere 12 langileei esker”.
Gaineratu duenez, “Nafarroako Gobernuak lizentziak kendu behar dizkie bi irratiei, horietako bat, Net 21, desagertu egin delako, eta bestea, Radio Universidad de Navarra, eta beraz, Euskalerria Irratiaren egoera legeztatu behar da”.
“Nafarroako gizartearen aniztasuna, Iruñea eta Iruñerriko herritarrek komunikabidea aukeratzeko izan behar duten askatasunak behartzen gaitu debeku jarrerak, eskubideen urraketak eta jazarpena ere gainditzera”.
Era berean, Nafarroa Baiko parlamentariak galdetu du ea “zein aitzakia erabili behar duen orain UPNren Gobernuak Euskalerria Irratiari lizentzia ez emateko, orain arte Nafarroako Auzitegi Nagusiaren ebazpenaren zain zegoela esaten zuelako. Orain ez dago aitzakiarik, eta irratiaren egoera legeztatu behar dute”.Albiste erlazionatuak
Nekane Perez
- Nafarroa Baik gobernuari eskatu dio azal dezala hezkuntzan egindako murrizketekin zenbat aurreztu duen
- Gazarako bidean oztopoak izaten jarraitzen du Askatasunaren Flotillak
- Aralarrek Saharako herriaren eskubideak errespetatzeko eskatu du, Saharako Emakumeen Kongresuan
- Nafarroa Baik salatu du UPN etengabe ari dela euskarazko komunikabideei oztopoak jartzen
Nafarroa Bai
- Aritz Romeo: “Iruñako udaltzaingoa nahi dugu eta ez UPNren udaltzaingoa”
- NaBai-k produktu transgenikoen produkzioa gutxitzea eskatu du, horiek desagertarazi arte
- Nafarroa Bai-k 54 emendakin aurkeztu dizkio Nafarroako Gobernu Irekiaren legeari
- Langabeziaren kontrako itun “ausarta eta konprometitua” eskatu du Nabai-k eta PSNri koherentzia exijitu dio


