Nafarroa Baik gobernuari eskatu dio azal dezala hezkuntzan egindako murrizketekin zenbat aurreztu duen
- Nekane Perez
- Nafarroa Bai
Nekane Perezek deitoratu egin du PSN eta UPNren jarrera, "derrigorrezko hezkuntzan eta unibertsitatean, hezkuntza pribatuaren aldeko apustua egiten jarraitzen baitute". Perezek ohartarazi du murrizketak oso modu oharkabean egiten ari direla, "baina onartezina da murrizketa horiek, batez ere, hezkuntza publikoetan egin izana".
Hezkuntza arloko Nafarroa Baiko bozeramaieak salatu du "testu liburuekin gauza bera egiten ari direla. Politika sozialtzat saltzen digute, alegia, gutxien dutenek gutxiago ordainduko dutela esaten dute. Baina gero ez da gauza bera egiten zergak odaintzerako orduan".
Nekane Perezek gogoratu du "testu liburuen dohakotasunaren aldeko apustua egin zela, ez dirua soberan zegoelako, baizik eta hezkuntzaren dohakotasunaren aldeko apustua egin zelako". "Orain UPNk eta PSNk atzerapausoak ematen ari dira gai horretan".
Parlamentariak defendatu du dirulaguntzak errentaren araberakoak izatea, baina laguntza horiek osagarriak izatea, "bestela, erdiko errentak izango dira kaltetuenak, horiek ordaintzen jarraituko baitute".
Albiste erlazionatuak
Nafarroa
- Xabi Lasak desjabetuak izan diren familiek alokairu sozialerako eskubide izatea proposatu du
- Nekane Perezek murrizketen aurkakako mobilizazioetan parte hartzera deitzen du
- Portland PIGRINeko errauskailua bihurtzearen kontra azaldu da Txentxo Jimenez
- Maite Iturrek, Nabai 2011ko zinegotzia Baztanen, bere konpromisoa berretsi du eta udalaren egoera azaldu du
Nekane Perez
Nafarroa Bai
- Aritz Romeo: “Iruñako udaltzaingoa nahi dugu eta ez UPNren udaltzaingoa”
- NaBai-k produktu transgenikoen produkzioa gutxitzea eskatu du, horiek desagertarazi arte
- Nafarroa Bai-k 54 emendakin aurkeztu dizkio Nafarroako Gobernu Irekiaren legeari
- Langabeziaren kontrako itun “ausarta eta konprometitua” eskatu du Nabai-k eta PSNri koherentzia exijitu dio


