Nafarroa Baik Catalanen agerraldia eta Euskalerria Irratiari lehenbailehen behin behineko lizentzia ematea eskatu ditu
- Nekane Perez
- Euskara
- Nafarroa Bai
Nekane Perez Nafarroa Baiko parlamentariak gaur goizean eskainitako prentsaurrekoan azaldu duenez, “UPN defentsa gabe uzten ari da Euskalerria Irratia bere jarrerarekin”, lizentziarik ez diolako ematen. “Arazo hau Nafarroako Gobernuak sortu zuen eta berak mantentzen du, baina irratiak eta bera entzuten duten guztiek pairatzen dute”.
Nekane Perezek kritikatu duenez, “Euskalerria Irratiaren arazoak 20 urte baino gehiago ditu eta orduz geroztik, lege egokitzapenik ez da egon. Egoerak argitu gabe jarraitzen du, eta agindu ziren neurri zuzentzaileak ez dira inon ageri”. “Hain harro goraipatzen duten euskararen legean agertzen da komunikabide publiko zein pribatuetan euskararen presentzia modu progresiboan haziko dela. Hau da esan nahi zutena? Zer da beraientzat euskararen presentzia egokia? Ezer ez?”, galdetu du.
Nafarroa Baiko parlamentariak defendatu duenez, “Nafarroako Gobernuak bere esku izan du eta oraindik dauka arazo honi irtenbidea bilatzeko modua, berea da eskumena, aurretik egindako lehiaketetako zerrendak ere erabil ditzakete, behin behineko lizentzia eman dezake. Pilota Nafarroako Gobernuaren teilatuan dago eta ez Industria Ministerioaren teilatuan, sinetsarazi nahi diguten moduan”.
Perezek kritikatu duenez, “UPNk eperik gabe luzatzen du egoera hau, eta denak bere horretan jarraitzera ohitu nahi gaitu. PSN ere gogoan izan du, “gauza bat esan, eta bestea egiten duelako”. “Beraien diskurtsoak egoera hau konpondu behar dela esaten dute, baina hori ez dute inoiz aztertzen UPNrekin izaten dituzten negoziazioetan. Hau guzti hau gertatzen da sozialisten egoera onartzen dutelako. Beraien hitzekin aurpegia, eskuak eta oinak ere garbitu nahi dituzte, baina UPNk emandako aginduen aurrean makurtu egiten da”.
Nafarroa Baiko parlamentariak bere “haserrea” agertu du Euskalerria Irratiak bizi duen egoeraren aurrean. Gogoratu duenez, “2005eko abenduaren 23an Parlamentuak erresoluzioa onartu zuen, Nafarroako Gobernuari eskatuz irratiaren administrazio egoera konpon zezala”. “Ez dugu besteek baino tratu hobea eskatzen. Parlamentuak emandako aginduak betetzea eskatzen dugu. Euskalerria Irratiari oztoporik ez jartzea eskatzen dugu”.
Koalizioak mozioa aurkeztu zuen joan den abenduan. Bertan jasotzen denez, “ikus-entzunezko plangintza lantzea eskatzen da dauden beharrei erantzuteko. Horien artean dago Iruñeko euskarazko irrati eskaintza egokitzea eta, egokitzapen hori gertatzen den bitartean, Euskalerria Irratiari behin behineko lizentzia ematea”.
Era berean, Nafarroa Baik Alberto Catalanen agerraldia eskatu du, “AENAren komunikazio sisteman izandako interferentzian gaineko informazioa azal dezan”. Hasiera baten, interferentzia horien erantzulea Euskalerria Irratia zelan esan zen, beste batzuen artean. Era berean, koalizioak eskatu du Catalanek azal dezala “Euskalerria Irratiaren inguruan Parlamentuak agindutakoa betetzeko zeintzuk urrats egin diren”.
Amaitzeko, Nekane Perezek bere elkartasuna azaldu du euskaraz jarduten diren komunikabideekiko, eta azaldu duenez, “Nafarroako Gobernuak, PSNren laguntzarekin, euskararen kontra hartzen dituen neurriak edo euskararen inguruan ezer ez egiteagatik sortzen diren egoerak salatzeko egin daitezkeen ekimenak babestuko ditu Nafarroa Baik”.
Albiste erlazionatuak
Nekane Perez
- Nafarroa Baik gobernuari eskatu dio azal dezala hezkuntzan egindako murrizketekin zenbat aurreztu duen
- Gazarako bidean oztopoak izaten jarraitzen du Askatasunaren Flotillak
- Aralarrek Saharako herriaren eskubideak errespetatzeko eskatu du, Saharako Emakumeen Kongresuan
- Nafarroa Baik salatu du UPN etengabe ari dela euskarazko komunikabideei oztopoak jartzen
Euskara
- Aralarrek pozik hartu du Kultura sailburuaren konpromisoa euskal hiztunari egindako adierazpenak gaztelaniaz errepika ditzala ez eskatzeko
- Basabe: “Hiru gezur esanda, euskararen erabileraren kontra egiteko aldatu dute legea PSE-PP-UPyD alderdiek”
- Basabe: “Aldaketaren gobernu izan gura zuen horrek, PPren eskutik eta UPyDren itzaletik dakarkigu aldaketa”
- Euskararen Egunaren harira, Inaki Irazabalbeitiak idatzitako iritzi artikulua
Nafarroa Bai
- Aritz Romeo: “Iruñako udaltzaingoa nahi dugu eta ez UPNren udaltzaingoa”
- NaBai-k produktu transgenikoen produkzioa gutxitzea eskatu du, horiek desagertarazi arte
- Nafarroa Bai-k 54 emendakin aurkeztu dizkio Nafarroako Gobernu Irekiaren legeari
- Langabeziaren kontrako itun “ausarta eta konprometitua” eskatu du Nabai-k eta PSNri koherentzia exijitu dio


