Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Albisteak Nafarroa Baik bere elkartasuna agertu dio atzo Israelek atxilotutako Mahmoud Hussien Zawara alkate palestinarrari

Nafarroa Baik bere elkartasuna agertu dio atzo Israelek atxilotutako Mahmoud Hussien Zawara alkate palestinarrari

2010/03/29
  • Nekane Perez
  • Nafarroa Bai
Nafarroa Baik bere elkartasuna azaldu nahi dio Mahmoud Hussien Zawara alkate palestinarrari. Aurreko astean, alkate horrek Nafarroa bisitatu zuen, eta atzo, bortizki atxilotua izan zen, Belendik Jersulamera zihoan askatasunaren aldeko martxa baten parte hartzen ari zela. Nafarroa Baik Palestinako herriaren ahulezia egoera eta Israelgo agintariak erakusten ari diren zentzugabekeria salatu nahi ditu; izan ere, neurri autoritarioak hartzen ari dira, eta atzo agerian geratu zen bezala, adierazpen askatasunaren kontra egiten ari dira.

Nekane Perez Nafarroa Baiko parlamentariak adierazi duenez, “Belengo Natibitate eliza dagoen plazatik Jerusalemera modu baketsuan martxa bat egitea izan da 200 palestinar, israeldar eta beste herrialde batzuetako ordezkariek egin duten delitu bakarra”: Izan ere, Israelgo Gobernuak errezatzeko debekua ezarri du, eta kristau palestinar batzuk debekatuta dute Jerusalemen sartzea.

Nekane Perezek eskatu du Mahmoud Hussien Zawara eta beste bederatzi kide berehala aske uztea. Offer-eko espetxean daude, eta 96 ordu iraungo duten galdetegiei egin beharko diete aurre, eta horren ondoren, Israelgo agintariek erabakiko dute aske utziko dituzten edo ez, nahiz eta delitua egin dutenaren frogarik ez izan.

 

Donostiako Udalean ere bai

 

Bestalde. Donostiako Udaleko Aralar-Alternatiba taldeak Mahmoud Husseinen atxiloketa eta Palestinako herriaren ahulezia salatu du. Ainhoa Beola Donostiako Udaleko zinegotziak “Israelgo Gobernuak giza eskubideak sistematikoki urratzen” dituela gogoratu du. “Giza eskubideen eta eskubide zibilen defentsa herritar guztiek borrokatu beharrekoa da, eta urraketa horien aurrean ezin gara isilik geratu”.