Nafarroa Baik Barcinari exijitu dio kaleko musikarien kontrako isunak bertan behera utz ditzala
- Aritz Romeo
Koalizioko zinegotziak azaldu duenez, “kaleko musikariei eta hiriko kulturari zigorrak ezartze hori Yolanda Barcinaren eta Udaltzaingoaren ardura da, Simon Santamaria buru dela”. Romeoren arabera, “Udaltzaingoa hiritarren eta kultur adierazpenen kontra jartzearen ondorioz, Udaltzaingoa hiritarrengandik gero eta urrunduago dago”.
Nafarroa Baiko zinegotziak ohartarazi duenez, “Barcinak eta Santamariak ez dute normaltasun demokratikoaren barruan jokatzen, eta orain kulturaren, adierazpen askatasunaren eta batez ere, hiritarren sen onaren kontra ari dira, eta horren ondorioz, Udaltzaingoaren irudiaren eta etorkizunaren kontra ari dira”.
“Agindu horren jatorria Ordenantza Zibikoan dago, eta Nafarroa Baik bere garaian eskatu zuen hori indargabetzea”, gogoratu du Romeok. “Indargabetze eskaera hori ez zen onartua izan, PSNko zinegotziek abstentzioaren alde egin zutelako eta UPNk horren alde egin zuelako, era honetako egoerak ematea sorraraziz. NaBairen eskaerak aurrera egin izan balu, ez ginateke egoera zentzugabe honetan egongo, kultura zigortzen ari garelako. Legealdi osoan zehar PSNk Barcinari emandako txeke zuriak iruñearrentzat eta Udaltzaingoarentzat ondorio oso larriak dituela ondorioztatzen da, jasu honetan agerian geratu den bezala”.
Horregatik guztiagatik, Aritz Romeo Ana Elizalde Segurtasun zinegotziaren agerraldia eskatuko du, eta eskatuko dio azaltzeko musikariak zigortzeko aginduak zergatik jarraitzen duen indarrean. Era berean, Barcinari exijitzen dio agindua indargabetzeko eta kaleko musikariekin sortutako arazoekin amaitzeko.
Albiste erlazionatuak
Iruñea
- "Eraldaketa soziala eta burujabetza" aldarrikatzeko alternatiba sozioekonomikoa aurkeztu da Labriten
- Aritz Romeo: “Iruñako udaltzaingoa nahi dugu eta ez UPNren udaltzaingoa”
- Aritz Romeo: “Lehentasuna Etxabakoitzeko auzokideak dira, benetako premia sozialean baitaude”
- Nafarroa Bairen ustez, bizikletaren erabilera arduratsua sustatu behar da, oinezkoa mugikortasun hitzarmeneko elementu nagusi gisa hartuta
Nafarroa
- Xabi Lasak desjabetuak izan diren familiek alokairu sozialerako eskubide izatea proposatu du
- Nekane Perezek murrizketen aurkakako mobilizazioetan parte hartzera deitzen du
- Portland PIGRINeko errauskailua bihurtzearen kontra azaldu da Txentxo Jimenez
- Maite Iturrek, Nabai 2011ko zinegotzia Baztanen, bere konpromisoa berretsi du eta udalaren egoera azaldu du
Aritz Romeo
- Aritz Romeo: “Lehentasuna Etxabakoitzeko auzokideak dira, benetako premia sozialean baitaude”
- Nafarroa Baik salatu du Europan gerrikoa estutzen ari diren bitartean, Barcinak milioi bat euro gastatzen dituela urtean izendapen libreko karguetan
- Nafarroa Baik Txantreako kaldereteetarako UPNren mozioa kritikatu du eta Udaltzaingoa erabiltzea leporatu dio Barcinari


