Basabe: “Orain arte zer gertatu den eta eredu bakoitzak zer eman duen kontuan hartu behar du Hezkuntza sailak marko berria planteatzeko orduan; ezin da zerotik hasi”
- hezkuntza
- basabe
- ereduak
- celaa
Basabek azaldu duenez, “hezkuntza ereduen helburuetako bat guztiok partekatzen dugula jakinda, hau da, hizkuntza ofizial biak nahikotasunez jakitea derrigorrezko bigarren hezkuntzaren amaieran, eta helburu horretarako ondoen balio duen eredua bat dela jakinda, ingeles-maila egokia lortzeko egin gura diren aldaketak eredu hori oinarri harturik egin behar dira.”. Aralarren legebiltzarkidearen iritziz, “helburua ondo zehaztu behar da, horretarako oinarria zein den jakin egin behar da eta helburu hori betetzeko neurketak zelan egingo diren jakin egin behar da”.
Horren haritik, Basabek defendatu du “daukagun eskarmentutik abiatu behar izatea. 30 urteotan izan dugun hezkuntza sistemak emandako eskarmentua aintzat hartzea ezinbestekoa da; ezin da zerotik hastea proposatu. Orain arte zer gertatu den eta eredu bakoitzak zer eman duen kontuan hartu behar du Hezkuntza sailak marko berria planteatzeko orduan”. Basaberen ustez, “gaur ekarri den planteamenduak zehaztapen gehiago behar ditu; jakin egin behar da, besteak beste, zelan egingo diren neurketa etengabeak, esperimentazio-prozesuak dauzkagun emaitzak betetzen ez direla erakusten duen une beretik hartu beharreko neurriak hartu ahal izateko”.
Albiste erlazionatuak
hezkuntza
- Jaurlaritzak jarraituko du ordezkapenak lehenengo egunetik ez betetzen
- Basaberen iritziz “onartezina da Celaak B ereduko ikasleak hizkuntza eskakizunetik salbuetsi gura izatea”
- Santurtziko Haurreskolak eskari guztiei erantzungo diela segurtatu du Celaak
- Aralarrek EAEko gurasoak zoriondu nahi ditu euskararen aldeko apustua egiteagatik
basabe
- Eusko Legebiltzarrak euskaraz lan egiteko eskubidea ukatu die legebiltzarkideei
- Jaurlaritzak jarraituko du ordezkapenak lehenengo egunetik ez betetzen
- Aralarren ekimenez, aurrerantzean, ertzainek agerian eraman beharko dute bakoitzaren zenbaki profesionala
- “Jaurlaritzak ez dio EITBri beharrezko finantzazioa segurtatzen”, salatu du Aralarrek
ereduak
celaa
- Aralarrek Celaari eskatu dio hizkuntza ofizial bien ezagutza bermatzen duen hizkuntza ereduaren matrikulazioa bultza dezala
- Aralarrek “arduragabekeriatzat” jo du Hezkuntza sailak “legea betetzen ez duen ereduaren aldeko publizitatea egitea”
- Aralarrek galdetu du ia motibazio politikoak eragindako biktimen zuzeneko testigantzak jasotzea ere aurreikusten duen Hezkuntza sailak


