Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Albisteak Marokoko gobernuak Aralarren parlamentario bi kanporatu ditu

Marokoko gobernuak Aralarren parlamentario bi kanporatu ditu

2010/11/07
  • perez
  • basabe
  • sahara
Mikel Basabe legebiltzarkidea eta Nekane Perez Nafarroako parlamentaria Saharako herriari elkartasuna adierazteko bidaian joan dira asteburuan, Euskal Fondoak antolatutako bidaian. Marokoko agintariek, ordea, El Aaiunerako hegazkina hartzera zihoazela ontziratze txartela kendu diete lehenengo eta, bueltan nazioarteko hegaldien gunera eraman arazi ostean, pasaporteak kendu dizkiete biei.

Gaur, igandean, Marokotik kanporatuko dituztela jakinarazi diete, bai eta pasaporteak ez dizkietela itzuliko hegazkinean direla ziurtatu bitartean.

Aralarrek gogor salatu nahi du Marokoren jarrera. Saharar herriari elkartasuna adierazteko bidaia zen Aralarren bi parlamentarioek egin dutena, baina Marokok, atzera erakutsi du, ez duela inolako treguarik ematen Saharar herriaren eskubideak errespetatzeari dagokionez. Aralarren ordezkariek adierazi dute jarraitu egingo dutela Saharako herriaren eskubideak defendatzen eta Espainiako estatuari dagokion ardura bere gain har dezan exijitu diote.