Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Albisteak Maezturen iritziz, "agortutako gobernuaren lehendakariak legealdia amaitzeko mehatxua egin du gaurko diskurtsoan"

Maezturen iritziz, "agortutako gobernuaren lehendakariak legealdia amaitzeko mehatxua egin du gaurko diskurtsoan"

2012/01/13
  • Maeztu
Aralarren koordinatzaileorde Dani Maeztuk Patxi Lopez lehendakariak gaur egin duen hausnarketa politikoa kritikatu du. “Ezkerreko demagogia merkea” egitea eta “bere zilborrari begira” egotea leporatu dio Maeztuk lehendakariari. “Egin dituenak larregi goraipatu ditu, inongo laudoriorik merezi ez duenean”, esan du. Maezturen iritziz, "agortutako gobernuaren lehendakariak legealdia amaitzeko mehatxua egin du gaurko diskurtsoan"

Patxi Lopez lehendakariak bere gobernukideen aurrean egin duen diskurtsoaren harira, Aralarren legebiltzarkide eta koordinatzaileorde Dani Maeztuk esan du Lopezen diskurtsoa “ezkerreko demagogia merkez betetako” diskurtsoa izan dela, “bere zilborrari begira egin duena, egin dituenak larregi goraipatu dituelarik, inongo laudoriorik merezi ez duenean”.  Maezturen iritziz, "agortutako gobernuaren lehendakariak legealdia amaitzeko mehatxua egin du gaurko diskurtsoan"

“Behar-beharrezkoa da Lopezi gogoratzea berea dela EAEn eskumaren eskutik gobernatzen duen lehenengo gobernua, alegia, Raxoiren eskumari esker gobernatzen duela”, azaldu du Aralarren koordinatzaile eta legebiltzarkide Dani Maeztuk. Horren harira esan du, lehendakariak ahaztu egin dituela “benetako postulatu sozialistak, eskumak beti ezarri gura izan dituen neurriak abiaraziz”.

Lehendakariak aditzera eman du berea ezohiko gobernua dela. Maeztuk arrazoia eman dio. Bere iritziz ordea, “gobernuaren berezitasunik nabarmenena da, denbora tarte txikienean murrizketa gehien abian jarri duen gobernua izatea”. “Lehendakariak berak onartzen du krisi sozioekonomiko hau merkatuak sortu dutela, eta hala ere, ez du merkatu espekulatzaile horien aurkako neurri bat bera ere hartu”, kritikatu du Maeztuk. “Horren ordez, murrizketa mordoa abian jarri ditu eta murrizketa horiekin jarraitzeko atea irekita utzi du”. Legebiltzarkideak adibide moduan aipatu ditu Diru-sarrerak Bermatzeko Errentari dagokionean hartutako ildoa, funtzio publikoko langileei egindako murrizketak, eta osasun eta etxebizitza arloetan egindakoak.

Maeztuk lehendakariari gogoratu dio gaur egun bizi dugun egoera larria dela: “azken urteotan izan dugun langabezi altuena dugu eta aurreikuspenen arabera gure ekonomikoa ez da hasiko”. “Hala ere, Lopezek ez du iragarri egoera aldatzeko neurri estruktural bat bera ere; guztiz kontrakoa, murrizketak egiteko atea irekita utzi du”, leporatu dio. “Egoera horri aurre egiteko enplegu plan zehatza eduki gabe jarraitzen dugu eta gainera, gobernuak bere egutegitik ezabatu du enplegu legea”, gaineratu du legebiltzarkideak. Enplegu plan hori aurkezteaz gain, Aralarrek beste eskaera egin dio lehendakariari. “Beharrezkoa da lehenbailehen Legebiltzarrera ekartzea aberastasuna birbanatzeko fiskalitatearen eztabaida, kalitatezko enplegu publikoaren aldeko apustua eginez eta gaur egun bizi dugun egoerara eraman gaituzten proiektu megalomanoak alboratuz”, azaldu du.