Maeztu: “Osasun arloan, gobernuaren programa kontraesankorra da”
- Legebiltzarra
- Osasuna
“Oraindik zalantzaz gainezka jarraitzen dugu”, dio Aralarreko legebiltzarkide Dani Maeztuk " legegintzaldi berriaren lehenengo zatia deskribatzerako orduan " . Patxi Lopez lehendakariaren hitzetan , gobernu programak bi oinarri dauzka: PSEren hauteskunde kanpainako programa eta sailburuen agerraldietan egindako adierazpenak. Maezturen esanetan “bi ildo horiek kontraesankorrak dira eta ez dakigu zer sinetsi behar dugun”.
Gaurko prentsaurrekoan, osasun arloan Gobernu berriak egingo duenaren inguruko adierazpenak izan ditu hizpide Maeztuk , eta “kontraesan ugari " utzi dituztela agerian salatu du. “PSEren programan 6 ospitale eraikitzeko hitza ematen zen eta Osakidetzan 3.800 lanpostu sortuko zirela , baina Bengoaren agerraldian datu horiek agertu ere ez ziren egin; are gehiago, azpiegitura eta pertsonal premien mapa egin asmo zuela iragarri zuen, PSEren planei jaramonik egin barik”.
Maeztuk Gobernuaren ildo nagusiak jakitea exijitu du beste behin. “Duten programa zein den jakinarazi behar digute, zalantzaz gainezka gaudelako”. Osakidetzan azpiegitura berriak eta enplegu berriak sortu behar direla esan du, “baina zentzuz eta beharrizanak ezagutuz”. Aralarrek, era berean , inbertsio publikoa gastu sozialera bideratzea defendatu du eta “onurarik ez dakarten makroproiektuak albo batera uztea”.
Beste bi mezu helarazi ditu Maeztuk. Alde batetik, “Gobernuak herria hankaz gora jartzeko dirua gastatzen du eta osasun kontuetan ezjakintasunean murgilduta dabil”. Bestetik, bigarren kritika egin dio: “ aitzakiak albo batera uzteko eskatzen diogu euren asmoak zeintzuk diren azal tzeko eta herria kudeatzen hasi daitezela" .
Albiste erlazionatuak
Legebiltzarra
- Aralarrek Lopezi eskatu dio “bidera dezala ezberdinen arteko gune bat" elkarbizitzaren eta normalizazioaren printzipioak adosteko
- Ezenarro: “Biktima guztiei egia, justizia, ordaina eta memoria zor zaie, baina ez dute arrazoi politikoa”
- Basabe: “Hiru gezur esanda, euskararen erabileraren kontra egiteko aldatu dute legea PSE-PP-UPyD alderdiek”
- Aralarren iritziz, Immigrazioaren III. Planak Ikastetxe publiko eta kontzertatuen artean ikasle etorkinen banaketa orekatuagoa bermatu beharko luke
Osasuna
- Aralarrek Tolosaldean osasun pribatua inposatzea leporatu dio Jaurlaritzari
- Aralarren galderari erantzunez, Osasun sailak gezurtatu egin du klenbuterolaz kutsatutako ganadua hil denik EAEn
- Aralarrek Osakidetzak Asuncion klinikarekin egingo duen hitzarmena bertan behera uztea eskatu du
- Aralarrek osasun publikoaren harira hausnarketa egitea eskatu du Legebiltzarrean, Marguello auziko irregulartasunen inguruko debatean


