Maeztu: “Onartezina da murrizketa handiagoa egitea, akordiorik ez dagoela argudiatuta"
- Legebiltzarra
- Maeztu
- Enplegua
- Krisia
Gaur gobernu kontseiluak funtzionarioen kalterako hartutako erabakien aurrean, Aralarrek bere erabateko desadostasuna agertu nahi du. Dani Maeztu Aralarren koordinatzaileorde eta legebiltzarkideak salatu duenez, “eragile sozial eta sindikatu guztien kontra ari da erabakiak hartzen, guztion eta guztiontzako lehendakari izango zela iragarri zuenak”. Maeztuk salatu egin du Jaurlaritzak hartutako erabakia “kalitatezko enpleguari eusteko eta sortzeko helburuaren kontra” doalako. “Krisi garaian, ekonomiari bultzada emateko eskari eta zerbitzu publikoak indartu beharrean, lanpostuak deuseztatze, zerbitzu publikoetako lan-baldintzak okertze eta zerbitzu publiko horiek ahultzearen aldeko hautua egiten ari da Lopezen gobernua etengabe, aurrekontuak koadratzeko obsesio bakarrak gidatuta”, kritikatu du legebiltzarkide abertzaleak. Horren adibide da, Maeztuk gogoratu duenez, “azken hiru urte hauetan egindako murrizketekin langile publikoen eros ahalmenak %13 egin duela behera eta biderkatu egin dela lan baldintza okerrek zuzenean dakarten azpi-kontratazioak”. Horren haritik Maeztuk zalantzan jarri du gobernuko bozeramaile Idoia Mendiak gaur bertan egin duen adierazpena, alegia, Jaurlaritzaren konpromiso irmoa dela enplegu publikoaren egonkortasunari eustea. “Izan ere, Gemma Zabaleta sailburuak iragarritako euskal enplegu estrategiaren kontra jotzen dute zuzen zuzenean gobernuak onartu dituen murrizketek, are gehiago, sindikatu guztiak elkarrizketa mahaitik altxatu ostean murrizketak areagotzea erabaki dutenean”. Aralarren legebiltzarkideak “mendeku kutsua” hartu die Mendiak aurkeztu dituen neurriei.
Era berean, Aralarren ordezkariak adierazi duenez, "krisiari aurre egiteko neurriak ezin dira langileen lan baldintzak okertzetik etorri; are gutxiago, merkatuen eta espekulatzaileen kontrako neurri bakar bat bera ere hartzen ez denean".
Hala, Aralarrek interpelazioa egingo dio lehendakariari argitu dezan nola mantenduko duen Jaurlaritzak, era horretako neurri murriztaileak hartuta, enplegu publikoa sustatzeko helburu estrategikoa.
Albiste erlazionatuak
Legebiltzarra
- Bakegintzan eta elkarbizitzan aurrerapausoak emateko “ezinbestekotzat” jo du Ezenarrok lan talde irekia eratzea Legebiltzarrean
- Kutxen izaera soziala eta gizartekitza bermatzeko zuzenketak egin dizkio Aralarrek kutxen legeari
- Aralarrek bere poztasuna adierazten du D ereduak berriz gora egin duelako
- Bazterketarik gabe, bakegintza lantzeko lan taldea eratzea eskatu du Aralarrek Legebiltzarrean
Maeztu
- Arlo publikoko langileen murrizketak zuzendu beharko ditu gobernuak, Aralarren ekimenez
- Aralarrek elkartasuna adierazi die eraildako ertzainen senideei
- Aralarrek Lopezi eskatu dio “proposamen zehatza ekar dezala Legebiltzarrera, zerga politikan arautzeko eskumena izan dezan”
- Maezturen iritziz, "agortutako gobernuaren lehendakariak legealdia amaitzeko mehatxua egin du gaurko diskurtsoan"
Krisia
- Xabi Lasa: “Ongizate Estatua hutsaltzen ari dira UPN eta PSN Rajoy-ren gobernuak markatzen duen erritmoan”
- Arlo publikoko langileen murrizketak zuzendu beharko ditu gobernuak, Aralarren ekimenez
- Aralarrek Enkarterrien berrindustrializazioaren aldeko manifestaziora joateko deia egiten die Bizkaitar guztiei


