Maeztu: “Eusko Jaurlaritzak, aurreko gobernuaren antzera, interes ekonomiko partikularrak lehenesten ditu, Praileaitz babestu beharrean"
- Ingurumena
- Kultura
Aralarren legebiltzarkide Dani Maezturen iritziz, “zaila zen aurreko gobernuak egin zuena baino okerrago jardutea, baina Eusko Jaurlaritzak maila hori berdindu du”. Magdaleniensis garaiko aztarnak dituen Praileaitz kobazuloa babesteko asmoz Legebiltzarrean izan den eztabaidaren harira egin ditu adierazpenok. Maeztuk “diskurtsoa aldatzen aritzea” leporatu dio alderdi sozialistari: “PSE txaketa aldatzen ari da Lopezekbizilekua aldatu zuenetik; herritarrei mezu garbia helarazten ari da, berdin dela nork gobernatzen duen, batzuen interes ekonomiko partikularrak interes orokorraren eta ondare kulturalaren babesaren gainetik egongo direlako beti".
Aralarrek Praileaitz babestea ezinbestekotzat jo du eta inguru horretan harrobirik ez baimentzeko apustu garbia egin du. “Harrobiaren lobbyaren aurka egiteko garaia iritsi da”, esan du Maeztuk eta EAJk eta PSEk lortutako akordioa kritikatu legebiltzarkideak : "Ez dio inondik inora babes nahikoa eskaintzen” eta “garaia da konpromiso zehatzak hartzeko eta erretorika albo batera uzteko”.
Aralarrek EAren jatorrizko proposamenari egindako zuzenketan, bi puntu nabarmentzen dira: “alde batetik, lurrazpiko eremu osoaren errealitate metriko eta morfologikoa zehazteko ikerketak egin behar dira, azalera guztian dagoena ezagutze aldera eta babestu behar dena zer den zehazte aldera; bestetik, ezinbestekoa deritzogu Kultur Ondarearen Lurralde Arloko Plana burutzea, arkeologikoki balio handia duten zonaldeak babesteko ”.
Maeztuk adierazi du “beharrezkoa dela Praileaitz I eta multzo arkeologiko osoa lehenbailehen babestea”. Helburu hori lortzeko gaitzetsi egin du Kultura sailak argitaratu zuen dekretua, kobazuloaren babes eremua inguruko 65 metrotara mugatzen zuelako .
Albiste erlazionatuak
Ingurumena
- Aralarren mozioa onartu eta harrobien arloko plan bi egiteko epe berria eman dio Legebiltzarrak Jaurlaritzari
- Garmendiak ez du aipatu ere egin Legebiltzarrak Arabako gasaren inguruan hartu zuen akordioa Bartzelonako forumean
- Aralarrek Atxarteko harrobiaren berreskuratzearen inguruan bi ekimen erregistratu ditu
- Praileaitzi 100 metroko babesa eskaintzen dion dekretua onartzea eskatu dio Aralarrek gobernuari
Kultura
- Praileaitzi 100 metroko babesa eskaintzen dion dekretua onartzea eskatu dio Aralarrek gobernuari
- Euskararen normalizazioan oinarritutako eredu multikulturala eskatu du Felipe Urkidik
- Aralarrek Chillida-Lekuren kudeaketan erakundeen parte-hartze zuzena defendatu du, diru publikoa ematen bazaio
- Nafarroa Baik salatu du Nafarroako Gobernuak kultur jardueretako laguntzak murriztu dizkiela udalei


