Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Albisteak Lopezen diskurtsoa konpromisorik hartzen ez duen gobernuaren diskurtsoa dela iritzi dio Aralarrek

Lopezen diskurtsoa konpromisorik hartzen ez duen gobernuaren diskurtsoa dela iritzi dio Aralarrek

2011/01/01
  • lopez
  • abril
Patxi Lopez lehendakariak urtea amaitzeko egindako diskurtsoa Aralarren iritziz, “tristea eta konpromisorik gabekoa” dela iritzi dio, “bere gobernuaren isla”. Hala, Jon Abril Aralarren koordinatzaileordeak “mezu gutxiago eta neurri gehiago har ditzala” exijitu dio Lopezi.

Diskurtsoaren edukiari dagokionez, Abrilek salatu egin du Lopezek, beste behin ere, “ bakea eta denok desio dugun ETAren amaiera nahastea”. Abrilek gogoratu duenez, “bakeak sufrimendu guztiak aitortzea eta gainditzea eskatzen du. Aldiz, Lopezen gobernuak ez du ahalegin nahikorik egiten bide horretan”. Hori dela eta, “herri honek adiskidetasunean oinarritutako bakea behar duela” gogorarazi dio.
Bizi dugun krisiari dagokionez, Abrilen ustez, krisiaren ondorioak gehien pairatzen ari direnekin oroitu den arrren egindako mezuan, “bere politiketan zigortuenak izaten ari dira hain justu herritar horiek. Laguntza sozialetan murrizketa gehien egiten ari den gobernua da Lopezena. Are gehiago, sozialistak dira, bai Madrilen zein Gasteizen langileen eskubideak murrizten ari direnak”.

Kritika zehatza egin dio Abrilek Lopezi modernitatea Abiadura Handiko Trenarekin eta ingelesa eskoletan sartzearekin lotzen duelako. “Ez da egia AHTk eskualdeen arteko komunikazioak hobetuko dituenik, ez herri hobea izanen garenik. Gizarte honen kohesiorako, eta sozialki zein kulturalki aurrera egiteko, modernoa euskara sustatzea da. Legeak dioenaren kontra ari da neurriak hartuz ikasleek derrigorrezko eskolaldia amaitzean herri honetako hizkuntza ofizial biak jakin dezaten bermatu gabe”.