Legebiltzarrak Aralarren proposamena onartu du eta eredu energetikoaren inguruko debatea zabaltzea onartu du
- Garoña
- Ingurumena
Eusko Legebiltzarreko osoko bilkurak Garoñako zentral nuklearraren baimena ez luzatzearen alde bozkatu du. Jatorrizko legez besteko proposamenari Aralarrek proposatutako bi puntu gehitu zaizkio. Aralarrek “zentral nuklearrak euren bizitza-baliagarria bete dutenean ixtea” planteatzen zuen lehenengo artikuluak. Bigarrenean aldiz, energia politikak “gizarteak duen beharrizanen arabera egitea eta energia aurreztea sustatzean” oinarritzen da.
Aralarren legebiltzarkide Dani Maeztuk azaldu duenez, "Garoñako zentrala ixtea premiazko deritzogu, baina zentralaren beraren itxieratik haratago eraman behar dela eztabaida iritzi diogu: aukera hau gure gizartearen eredu energetikoaz eztabaidatzeko balio beharko genuke, eredu orekatu baten alde jo behar dugulako”. Orekatua litzateke, Maezturen hitzetan, “lobbie ekonomikoetatik aldendu eta gaur egun dugun beharrizan energetiko errealean” errotzen den sistema.
Legebiltzarreko ordezkatuta dauden ezkerreko alderdiek eredu energetikoaren eta gaur egun bizi dugun garapen ereduaren inguruko debatea irekitzea onartu dute. Aralarrekin batera, Ezker Batua eta PSE-EE alderdiek baiezkoa eskaini diote proposamenari egindako zuzenketari.
Jatorrizko legez besteko proposamena
Aralarrek egindako gehitzeko zuzenketa
Iritzi artikulua
Albiste erlazionatuak
Garoña
Ingurumena
- Aralarren mozioa onartu eta harrobien arloko plan bi egiteko epe berria eman dio Legebiltzarrak Jaurlaritzari
- Garmendiak ez du aipatu ere egin Legebiltzarrak Arabako gasaren inguruan hartu zuen akordioa Bartzelonako forumean
- Aralarrek Atxarteko harrobiaren berreskuratzearen inguruan bi ekimen erregistratu ditu
- Praileaitzi 100 metroko babesa eskaintzen dion dekretua onartzea eskatu dio Aralarrek gobernuari


