Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Albisteak Aralarrek dio San Rokeko kofradiak atzera pauso nabarmena egin duela, emakumeek ezin dutela parte hartu erabaki duelako

Aralarrek dio San Rokeko kofradiak atzera pauso nabarmena egin duela, emakumeek ezin dutela parte hartu erabaki duelako

2010/04/12
  • Berdintasuna
San Roke Kofradiako kide batzuk berdintasunaren alde egiten ari diren lana begi onez ikusten du Aralarrek. Hala ere, emakumeek bertan parte har dezaketen edo ez erabakitzeko egin zuten bozketaren emaitza tamalgarritzat eta atzerakoitzat jotzen dugu, Laudioko San Rokeko Kofradian emakumeek parte hartze eskubiderik ez dutela erabaki zutelako.

Ospakizun horretan emakumeek parte har dezaketen edo ez bozkatzea ez zaigu zilegi iruditzen, Laudioko herritar orok daukalako eskubidea ekitaldi publiko guztietan, eta eskubide berekin, parte hartzeko.

Kofradiako kideei, erakundeei eta Laudioko herritarrei eskatzen diegu ospakizun horretan emakumeen parte hartzea sustatzeko. Era berean, Kofradiak herritar guztien eskubideak eta Berdintasun Legea errespetatzen ez dituen bitartean, laguntza publiko guztiak kentzea eta leku publikoen erabilera galaraztea exijitzen dugu.