Aralarrek salatu duenez, laguntza sozialetatik kanpo geratuko dira 3.000 lagun inguru
- lanbide
- enplegua
- ezenarro
Diru sarrerak bermatzeko legearen aldaketa onartuko da datorren astean Legebiltzarrean eta oraintsu Lanbideren izaera juridikoa aldatzen zuen legea ere onartu da. Hala, Gemma Zabaletari hainbat galdera egin dizkio Ezenarrok kontroleko plenoan, argi gera dadin “zein neurri hartuko duen gure gizartearen parte diren, eta orain arte baldintza jakin batzuetan gure babes-sistemak ziurtatzen dituen diru-sarrerak bermatzeko errentaren jasotzaileak izan diren, hainbat eta hainbat pertsona babes publikorik gabe gera ez daitezen”.
Ezenarrok plenoan adierazi duenez, 3.000 herritar geratuko dira gizarte laguntzen saretik kanpo legeak dakarren aldaketaren ondorioz. Gainera, Lanbideren esku utziko du botere ahalmen guztia erabakitzeko zein den eskatzaile bakoitzarentzako enplegu egokia.
Albiste erlazionatuak
lanbide
enplegua
- Aralarren iritziz, laguntza sozialak jasotzeko baldintzak gogortzeko aprobetxatu dute diru sarrerak bermatzeko legearen modifikazioa
- Aralarrek ezinbestekotzat jo du ekonomia solidarioaren ordezkariak Lanbideren Administrazio Kontseiluan egon daitezen
- Kalitatezko enplegua sortzeko eta batez ere etxeko lanen eremuan ematen den azpi-ekonomiarekin amaitzeko konpromisoa hartu du Aralarrek


