Hemen zaude: Hasiera Aktualitatea Albisteak Kutxen izaera soziala eta gizartekitza bermatzeko zuzenketak egin dizkio Aralarrek kutxen legeari

Kutxen izaera soziala eta gizartekitza bermatzeko zuzenketak egin dizkio Aralarrek kutxen legeari

2012/02/17
  • Legebiltzarra
  • kutxak
Aralarrek kutxen izaera soziala eta gizartekintza bermatu nahi ditu. Ildo horretan egin dizkio kutxen lege proiektuari zuzenketa partzialak. Guztira 37 zuzenketa aurkeztu ditu Aralarrek Eusko Legebiltzarrean.
Lege proiektuaren 2. eta 3. artikuluei egindako zuzenketen bitartez, kutxen izaera soziala lehenestea proposatu du. Hala, lurraldearekiko atxikimentuari eustea ezinbestekotzat jo du, kutxen izaera definitzeko orduan. Kutxen gizartekintza bermatzeko ere hainbat zuzenketa egin ditu Aralarrek, bai gizartekintza zein kutxen egitekoa ere, politiko publikoekin lotzeko. Kutxen kontrol soziala bermatu beharra garrantzitsutzat jotzen du Aralarrek eta ildo horretan ere hainbat zuzenketa aurkeztu dizkio lege proiektuari. Era berean, kontrol sozial eta politikoa gauzatu dadin, Eusko Legebiltzarrak ere erabaki garrantzitsuenetan erabakitzeko eskubidea izatea proposatu du, Eusko Jaurlaritza eta Batzar Nagusiekin batera.

Azkenik, eta Kutxabanken sorrera prozesuaren haritik hainbat aldiz kritikatu izan duen bankarizazio prozesuen aurrean, era horretako arriskuak saihesteko zuzenketa zehatzak aurkeztu ditu.