Kontraesanetan erortzea leporatu dio Aralarrek Aresi, Motxoren istripuaren harira
- Maeztu
- Ares
“Aresek ez du inongo arazorik izan autokritika egingo dutela onartzeko, baina oraindik ez du onartu arrantza ontziaren salbamenduan akatsak izan zirela”, salatu du Dani Maeztu Aralarren legebiltzarkideak. Maeztuk galdera egin dio Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuari, gaurko kontrolerako osoko bilkuran, Deba eta Zumaia artean dagoen Motxo arrantza ontziaren salbamendu operazioaren inguruan. “Autokritika egitea sanoa da” adiearazi du Aralarren legebiltzarkideak, “baina agerikoa da operazioan akatsak egon zirela, horren harira Donostiako Fiskaltzak ere ikerketa ireki baitu, beraz, zerbait txarto egin da".
“Lehenengo salbamendu plana ondo ateratzen ez bazen B planik ez izana” ere leporatu dio; “are gehiago, gune hori biotopo babestua delako”. Aralarren bozeramaileak azaldu du, “zalantza askorekin jarraitzen dugula, Aresek eman duen erantzunak ez baititu inondik inora gauzak argitu; eta batez ere, uste dugu Herrizaingo sailburua kontraesanetan erortzen dela, autokritika egingo dutela onartu ostean ez baitu egindako akatsak onartu".
Albiste erlazionatuak
Maeztu
- Arlo publikoko langileen murrizketak zuzendu beharko ditu gobernuak, Aralarren ekimenez
- Aralarrek elkartasuna adierazi die eraildako ertzainen senideei
- Aralarrek Lopezi eskatu dio “proposamen zehatza ekar dezala Legebiltzarrera, zerga politikan arautzeko eskumena izan dezan”
- Maezturen iritziz, "agortutako gobernuaren lehendakariak legealdia amaitzeko mehatxua egin du gaurko diskurtsoan"


