Kartelak eta argazkiak kentzeko orduan “ardura eta zuhurtzia eza” leporatu dio Aralarrek Aresi
- argazkiak
- basabe
- ares
- presoak
Aralarren legebiltzarkideak Herrizaingo sailburuari gogorarazi dio, Getariako Harralde tabernatik kendu zirenak ez zirela presoen argazkiak izan. “Kendu zena pankartak eta kartelak izan ziren, eta batzuk eztabaidagai izan liteke delitu direnentz, baina ez dago zalantzan jartzerik kendu zirenen artean delitu ez direnak ere bazeudela”, adierazi du Basabek. Ildo horretan, Aralarren legebiltzarkidearen iritziz, Ares jaunak ez du argitu zein lege oinarri erabiltzen duen Ertzaintzari kartelak kentzeko agindua emateko orduan. “Jarraitzen dugu jakin barik Herrizaingo sailburuak non jarri duen muga”, gehitu du Basabek.
Bestalde, Aralarrek interpelazioa egingo dio Rodolfo Ares sailburuari azal dezan “Israelgo Maccabi saskibaloi taldearen partidaren aurretik Ertzaintzak pankartak kentzeko arrazoiak zein izan ziren”. Buesa Arenaren kanpoaldean Palestinaren alde ipinita zeuden hainbat pankarta kendu zituen Ertzaintzak, urriaren 21ean. Basaberen iritziz, “pankarta horiek aldarrikapen politiko hutsak jasotzen zituzten, ez zegoen bartan irainik, mehatxurik edo bestelakorik. Aitzitik, giza eskubideen defentsa besterik ez zen egiten, palestinarren kontrako genozidioa geratzen eskatuaz”. Hori dela eta, interpelazioa egingo dio Aralarrek Herrizaingo sailburuari.
Albiste erlazionatuak
argazkiak
basabe
- Eusko Legebiltzarrak euskaraz lan egiteko eskubidea ukatu die legebiltzarkideei
- Jaurlaritzak jarraituko du ordezkapenak lehenengo egunetik ez betetzen
- Aralarren ekimenez, aurrerantzean, ertzainek agerian eraman beharko dute bakoitzaren zenbaki profesionala
- “Jaurlaritzak ez dio EITBri beharrezko finantzazioa segurtatzen”, salatu du Aralarrek
ares
- Aresek Ertzaintzari eman dion mezua “arriskutsua eta desegokia” dela salatu du Aralarrek
- Ertzaintzak greba eguneko manifestariak zergatik jo zituen galdetuko dio Aralarrek Aresi
- Aralarrek Herrizaingo sailburua gezurretan ari dela salatu du, eta “adierazpen askatasuna berriz ere murriztu” izana leporatu dio
presoak
- Aralarrek positibotzat jo du “alderdi sozialistak bakeari politikatik lagundu dakiokeela defendatzen duen ideia berreskuratzea”
- “Bide politikoak egin nahi duen ezker abertzaleari berriz ere ateak ixtea” leporatu dio Aralarrek PSOEri
- Basabe: “Guk ere gura ditugu euskal presoak Euskal Herrira ekartzea”


